Líneas de investigación

Ikerketa-ildoak

GEIFI taldeak hiru ikerketa-ildo garatzen ditu, gaur egun:

  • 1. ildoan C7 antigorputz monoklonalaren eta antigorputz horren (P-CDR) hiperaldakortasunen (CDR) sekuentzia osatzen duten sei peptidoren jarduera biologikoak ikertzen dira. C7 antigorputz monoklonala gure laborategian ekoiztu zen, Candida albicans antigenoari aurre egiteko. Onddo-espezie anitzen eta tumor-zelula batzuen antigenoekin gurutzatutako erreaktibotasuna du. Antigorputz monoklonal honek in vitrozko jarduera fungizida du, garrantzi klinikoko hainbat onddoren gainean, eta C. albicansen infekzio sistematikoaren aurka babesten du. Antigorputz monoklonalak, baita ere, tumoreen aurka jarduten dute; hain zuzen ere, HeLa zelulen aurka. Beraz, bai antigorputz monoklonala eta bai P-CDRak oso erabilgarriak izan daitezke onddo-infekzioen eta tumor batzuen aurkako tratamenduan. 
  • 2. ildoan, berriz, markagailu serologiko berrien erabilgarritasun diagnostikoa ikertzen da (C. albicans, PCR eta 1-3 ß-glukano antigeno birkonbinatzaileen aurkako antigorputzak), eta batik bat, kandidiasi eta aspergilosi inbaditzaileak dituzten gaixoengan. Horrez gain, onddo-infekzio inbaditzaileak garatzeko arrisku-faktoreak dituzten gaixo asko ikertzen dira.
  • 3. ildoan Candida dubliniensisen ezohiko isolamenduak bereizten dira. Kandida generoko espezie berri bat da, eta gizakiaren ahoaren barrunbean aurkitzen da, batik bat. Fenotipikoki C. albicansen oso antzekoa denez, zaila da Mikrobiologia Klinikoko laborategian identifikatzea. Beraz, beharrezkoa da C. dubliniensis identifikatzeko proba azkarrak egitea.