Info_Programas Internacionales

Beste Nazioarteko Programak

Fundazio, erakunde, enpresa, etab.-ren aukera zabala dago, deialdi espezifikoen bidez, dirulaguntzak, kontratuak, finantzaketa-programak, etab. eskaintzen dituztenak, honako arlo hauetan ikerketa-proiektuak edo -ekintzak garatzeko: Bizitzaren Zientziak, Zientzia Fisikoak eta Ingeniaritza eta Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak.

Besteak beste: Simons Foundation, Google Foundation, European Molecular Biology Organisation (EMBO), U.S. National Institutes of Health (NIH), Volkswagen Foundation, Harry Frank Guggenheim Foundation, American Psychological Foundation, etab.

Beste Nazioarteko Proiektuak

Txerri-izurri klasikoaren birusaren proteinen eta zelula ostalariaren mintzen arteko elkarreraginaren analisia

USDA logo

Programa espezifikoa: United States Department of Agriculture – Agricultural Research Service. Berariazko lankidetza-hitzarmena
UPV/EHU: Onuraduna
UPV/EHUko gainbegiralea: Jose Luis Nieva Escandon
Proiektuaren hasiera: 2015/01/01
Proiektuaren amaiera: 2019/12/31

Deskribapen laburra: Elkarlaneko ikerketa-proiektu honen helburua da ebaluatzea txerri-izurri klasikoaren birusaren (CSFV) proteina espezifikoek birusaren erreplikazio- eta birulentzia-prozesuan duten zeregina. Zehazki, birusaren proteinen eta zelula ostalarien mintzen arteko elkarreraginean zentratzen da proiektu hau, baita birusaren erreplikazioan zelula-hazkuntzetan eta birulentzian duen eraginean ere, txerriak infektatzean. Akordioak Manuel Borcaren (Plum Island Animal Disease Center, Greenport, NY 11944, AEB) laborategien arteko etengabeko lankidetza indartzen du. Jose Luis Nieva (Biokimika eta Biologia Molekularra Saila, UPV/EHU).

Kategoria nabigatzailea