Programa espezifikoa: Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2021-2027
Proiektuaren izenburua: INPAKTUA DUEN ENPLEGAGARRITASUNA
Akronimoa: EmPACT i3
Proiektuaren helburua: Lan merkatuen eraginkortasuna eta inklusibotasuna hobetzea eta kalitatezko enplegua lortzea, Gizarte-azpiegiturak garatzea eta gizarte-ekonomia sustatzea.
Ikerketa-taldea:
- María Iciar Recalde Rodriguez (ikertzaile nagusia)
- Pilar Gil Molina
- Erlantz Allur Aranburu
- Esther Cruz Iglesias
- Olatz Zinkunegi Goitia
Erakunde laguntzaileak:
- Euskampus Fundazioa (proiektuaren burua)
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Bordeleko Unibertsitatea
Aurrekontua: 691.328,00 €
FEDERen aurrekontua: 449.362,60 €
Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
Proiektuaren amaiera: 2026/12/31
Proiektuaren iraupena guztira: 2 urte 11 hilabete eta 30 egun.
Deskirbapena: EmPACT i3 proiektuak kalitate handiko enplegagarritasuna sustatuko du, kualifikazio handikoa, Euskadi-Akitania Berria mugaz gaindiko lurraldean trantsizio ekologiko eta sozialaren erronkei aurre egitera bideratua, goi-mailako hezkuntzako ekintza berritzaileen bidez eta lurralde-eragileekin lankidetza estuan. Diziplinaz gaindiko komunitate bat osatuko du, hiru interes-talderekin: erakunde publiko eta pribatuak, ikerketa-fakultatea, eta UPV/EHUko eta UBko ikasleak, trantsizio ekologiko eta sozialaren erronkei aurre egiteko gai izango diren ezagutza eta trebetasunen berrikuntzan parte hartuko dutenak. Mugaz gaindiko bilerak egingo dira erronkak identifikatzeko eta lurraldeko benetako beharretan oinarritutako ezagutza eta trebetasunak aktibatzeko, trantsizioko hiru eremutan zentratuta: ozeanoen kutsadura, itsasoko energia berriztagarriak eta ekonomia zirkularra. Euroeskualdeko herritartasuna kulturartekotasunaren eta eleaniztasunaren bidez sustatuko da. Ikasleak gai izango dira mugaz gaindiko lan-errealitatean murgiltzeko mikroproiektuak eta epe laburreko mugikortasuna garatuz, beste aldeko erakundeekin lankidetzan. Eragin handiko enplegagarritasunerako berrikuntza hiru bide konbinatuz sustatuko da: a) lurraldearen beharren ikuspegi partekatua ezagutzei eta trebetasunei dagokienez, b) orientazio profesionala, ikasleak entitateetan murgilduz, c) ikasleen proiektuetan inspiratutako entitateetan ezagutzak eta trebetasunak berrituz. UPV/EHUren eta UBren arteko Euroeskualdeko Campusaren arteko aliantza estrategikoak ahalbidetzen dituen gaitasunen koordinazioari esker, erakundeen tresnak eta mugaz gaindiko lankidetza-egiturak diseinatu ahal izango dira, goi-mailako hezkuntzatik eta lurralde-agenteekin lankidetzan, kalitatezko eta kualifikazio handiko enplegagarritasuna sustatzen jarraitzeko, trantsizio ekologikoaren eta sozialaren erronketan eragina izanik.
Empacto i3 proiektua Europar Batasunak kofinantzatu du % 65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.
Programari buruzko informazio gehiago:
https://www.poctefa.eu /
https://www.europarl.europa.eu/factsheets/es/sheet/95/el-fondo-europeo-de-desarrollo-regional-feder-