IKERTU NAhiEN - Landa-eremutik landa-eremura, mugaz gaindiko ikerketa-sare anitza eta berritzailea
Dirulaguntza hitzarmena: 2022-21
Proiektuaren helburua:
IKERTU NAhiEN proiektuaren helburu nagusia mugaz gaindiko landa-ingurunearen ikuspegitik ikerketa-lanak egingo dituzten ikertzaileen sare bat sortzea da.
Ikerketa-taldea:
Erakunde laguntzaileak:
- Baztango Udala (Proiektuaren burua)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
- Ecole Supériure Des Technologies Industrielles A V Ancées (ESTIA)
- ATELIERS
Aurrekontua guztira: 60.000 (UPV/EHU: 8.750 €)
Emandako dirulaguntza: 29.960 €(UPV/EHU: 4.400 €)
Proiektuaren hasiera: 2022/07/21
Proiektuaren amaiera: 2023/07/21
Proiektuaren iraupena guztira: 12 hilabete
Proiektuaren laburpena: 2020an mundua astindu zuen COVID-19aren pandemiaren ondoren, berpiztu egin da gizarteak eta, bereziki, hiri handietan bizi diren pertsonek beren bizitza biztanleria-dentsitate txikiagoa eta naturarekiko harreman estuagoa duten udalerri eta herrietara eramateko duten interesa. Horren ondorioz, landa-eremuko biztanleen beharrak, kezkak eta eskaerak agerian geratu dira.
Gizartean dagoen landa-ingurunearekiko interes hori bateratzea da IKERTU NAhiEN proiektuaren helburu nagusietako bat, eta, horretarako, mugaz gaindiko eragile akademikoen lankidetza-sare bat sortzea ahalbidetuko da. Akitania Berriko, EAEko eta Nafarroako landa-ingurunean eragin positiboa duten diziplina anitzeko irtenbideak eskaintzeko ikerketak egiten jarraitzen duten ikertzaileek osatuko dute sare hori. Eragile akademikoen sare horrek euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko ikerketak sustatuko ditu, mendiko lurraldeen egungo arazoei erantzuteko jardun-ildoak eta etorkizuneko konponbideak garatzeko.
Programari buruzko informazio gehiago:
Euroeskualdearen webgunea: «Euroeskualdeko herritartasuna» proiektuen deialdia | Eurorégion Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)