Europar finanatzaketa beste proiektuak

ENERKIDE - Energia-komunitateak garatzeko metodologia eta tresna-kutxa

Programa espezifikoa: Berrikuntza

Dirulaguntzaren akordio zk.: 2024-01

Proiektuaren helburua: Baliabideetan oinarritutako tokiko energia-komunitateen sorrera sustatzea, energia-iturrien erabilerari eta proiektuaren helburuei dagokienez askotarikoagoak, eta, aldi berean, mugaz gaindiko komunitate eta proiektu berriak sustatzea.

Ikerketa-taldea:

Erakunde laguntzaileak:

  • Sakana Garapen Agentzia (Proiektuaren burua)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • ESTIA
  • I-ENER

Aurrekontua guztira: 149.790,50 €(UPV/EHU: 66.814,50 €)

Finantzaketaren zenbatekoa: 74.895,25 €(UPV/EHU: 33.407,25 €)

Hasiera data: 2023/12/15

Amaiera data: 2025/06/15

Proiektuaren iraupena hilabetetan: 18 hilabete

Proiektuaren laburpena:

Europako zuzentarau berriek energia-komunitateei energia-sistemaren eragile berriak proposatzen dizkiete, eta, beraz, Espainia eta Frantzia energia-komunitateentzako legeria bat definitzen ari dira gaur egun. Gainera, mugaz gaindiko energia-komunitateak sortzeko aukera ere oso interesgarria izan daiteke Euroeskualde honetarako, eta horiek sortzeko dauden oztopoak aztertu behar dira.

Euroeskualdean dagoeneko martxan daude energia-komunitateak, kasu gehienetan autokontsumoarekin bakarrik lotutako proiektu fotovoltaikoen inguruan.

Proiektu honek tokiko baliabideetan oinarritutako energia-komunitateak, pluralistagoak, sortzea bultzatu nahi du, eta, aldi berean, mugaz gaindiko komunitate eta proiektu berriak sustatu.

Horretarako, gaur egun martxan dauden energia-komunitateak mapeatuko dira, izan dituzten oztopoak eta beharrak identifikatzeko. Aldi berean, mugaz gaindiko energia-komunitateek izan ditzaketen oztopoak aztertuko dira, eta horiek gainditzeko gomendioak proposatuko dira.

Informazio horrekin energia-komunitateak garatzeko metodologia bat egingo da, mugaz gaindikoak barne, eta proiektu pluralista berriak definitzen lagunduko duen tresna-kutxa bat sortuko da. Azkenik, hautatutako energia-komunitate batzuetarako, tresna-kutxa probatuko da, eta proiektu berri horiek garatzeko ibilbide-orri bat prestatuko da.

Programari buruzko informazio gehiago:

Akitania Berriko Euroeskualdea, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)


Kategoria nabigatzailea