Energia elektriko fotovoltaikoaren eta autokontsumo partekatuaren kudeaketa Frantzia-Espainia mugaz gaindiko eremuan, "Blockchain" eta "Internet of Things (IoT)" teknologia erabiliz
Programa espezifikoa: V-A Espainia-Frantzia-Andorra eskualde arteko lankidetza programa (Interreg POCTEFA)
UPV/EHU: onuraduna
UPV/EHUko ikertzaile nagusia: ARITZA CAMBLONG RUIZ
Proiektuaren hasiera data: 2019/12/01
Proiektuaren amaiera data: 2022/05/31
Deskribapen laburra: Etorkizuneko sare elektrikoa deszentralizatua, deskarbonizatua, digitalizatua eta adimentsua izango da. Sare horretan, tokiko baliabide naturalak erabiltzen dituzten energia-zirkuitu laburrek lehentasuna izango dute. POCTEFA eremuak aparteko ingurumen-kapitala eta tokiko energia baliabideak ditu, baina ustiapen teknikak hobetu behar dira, batez ere berrikuntzaren bidez.
Horretarako, lurraldeak puntako berrikuntza erakunde eta zentroak ditu, besteak beste, Energia Berriztagarrien sektorean (EEBB).
Horrela, 6 erakunde bazkideren artean, erronka horiei erantzun nahi dien EKATE proiektua sortu da, non autokontsumo partekatuko instalazio fotovoltaikoak (PV) ardatz hartuta, energia trukeak kudeatzeko sistema eraginkorra garatzea helburu duen. EKATEk, partekatutako autokontsumoaren eta autokontsumorako teknologietan, POCTEFA perimetroa erreferentzia gisa ezarri nahi du, honako helburuarekin: energia elektrikoa kudeatzeko zerbitzu eraginkor eta adimendunak erakustea eta garatzea, energia berriztagarri fotovoltaikoa eta autokontsumo partekatuaren bidez, "Blockchain" eta "Internet of Things (IoT)" teknologia erabiliz.
Horretarako, 3 ekintza tekniko garatuko dira, hainbat jarduera berritzaile taldekatuko dituztenak: diagnostikoa, aukeren berrikusketa, Pirinio Atlantikoetan eta Katalunian energia elektrikoaren autokontsumo partekatuari buruzko 2 esperientzia pilotu erakusle inplementatzea Blockchain eta IoT teknologia berritzaileen bidez eta beraien ebaluazioa eta hedapen-plana garatzea.
Autokontsumo partekaturako lege-esparru bat dagoela aprobetxatuz, emaitza nagusiak hauek izango dira: autokontsumo partekaturako instalazio pilotuetan teknologia berritzaileak ezartzea, eta negozio-eredu berriak garatzea, espero diren PV instalazio berrien erreferentzia izango direnak datozen urteetan POCTEFA perimetroan.