ERASMUS Proiektuak

Europar Batasuna Eskolara hurbiltzea: IKTen bidezko hurbilketa

Official project website

Programa espezifikoa: Life Long Learning (2008-2013) programaren bidez finantzatua eta gaur egun Erasmus+. JEAN MONNET proiektuak.
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHUko IP: Nicolás Alonso Moreda, Juan Soroeta Liceras eta M.ª Dolores Bollo Arocena
Proiektuaren hasiera: 2013/09/01
Proiektuaren amaiera: 2015/08/31

Deskribapen laburra: Proiektu honen azken helburua, oraingo edizioan, zubiak eraikitzea da, Europako integrazioari buruzko irakasgaiak bigarren hezkuntzan sartzeko, non oraindik ez duten presentzia, ikuspen nahikoa edo, kasurik onenean, zeharka jorratzen diren. Ondorioz, proiektu honen helburu nagusiak honela zerrendatu daitezke: EB eta Europako integrazioa bigarren hezkuntzako ikasketen esparruan bistaratzen laguntzea; 2. Gure gazteen oinarrizko hezkuntza beren esku dutenei prestakuntza akademikoa eta irakaskuntzakoa ematen laguntzea, EBren lana egokiago islatzeko beharrezko informazioa, materialak eta trebetasunak emanez, bai eta Europa eguneroko errealitatean integratzeak duen garrantzia ere; 3. Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako eta, oro har, Europako gizartearentzat garrantzitsuak diren eta EBren lanari lotuta dauden gaiei buruzko eztabaida sustatzea; 4. Hezkuntza-administrazioak, ikastetxeak eta ikasleak Europako integrazioarekin zerikusia duen guztian inplikatzen laguntzea, aisialdiko jardueren bidez. Hauek honela lortuko dira: 1. Ikastaro/mintegi espezializatu bat Bigarren Hezkuntzako irakasleekin, "Europar Batasuna Bigarren Hezkuntzan: EB 4 funtsezko alderdi hitz gutxitan" izenekoa, aurrez aurreko saio batzuekin eta online saio batekin; 2. Hezkuntza-administrazioekin akordioak/hitzarmenak sina daitezen sustatzea, proiektu honetan jorratutako ikasgaiak eta bigarren hezkuntzaren esparruan garatutako jarduerak hobeto aintzatesteko, eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren GARATU programaren barruan (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) EBko irakasleak hobetzeko ikastaro bat finkatzea. Hitzaldi eta mahai-inguruen ziklo bat antolatzea, izenburu komun batekin: "EBn integratzeko gaur egungo gaiak", EBren esparruan gaurkotasun handia eta garrantzi berezia duten gaiak jorratzeko, ez soilik bigarren hezkuntzako irakasleentzat.