JUPAFSJ: Oinarrizko eskubideen babes judiziala Askatasun, Segurtasun eta Justizia Eremuan (ELSJ)
Programa Espezifikoa: ERASMUS + - JEAN MONNET KATEDRAK
UPV/EHU: ERAKUNDE ESKATZAILEA
UPV/EHU IP: JUAN IGNACIO UGARTEMENDIA ECEIZABARRENA
Proiektuaren hasiera: 2014/09/01
Proiektuaren amaiera: 2017/08/31
Deskribapen laburra: Jean Monnet Katedrak hiru eremu hauen arteko erlazioak osatzen duen "triangeluaren" inguruko prestakuntza- eta trebakuntza-eskaera handiari erantzuten lagunduko du: Askatasun, Segurtasun eta Justizia Eremua (ELSJ), oinarrizko eskubideak eta eskubide horien babes judizial eraginkorraren beharra. Katedra honen helburu nagusia da hiru eremu horiek (Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen arloko gaur egungo eta etorkizuneko lan-eremu zabala) dituzten "gurutzatze-eremuen" azterketan sakontzea.
Hori dela eta, Katedrak irakaskuntza-, ikerketa- eta sustapen-jarduerak eskaintzen ditu, Europako zuzenbidea aplikatzen dutenen ezagutzak eta gaitasunak eguneratzeko (hau da, epaileak, fiskalak, abokatuak, administrazio publikoko funtzionarioak, etab.), eta profesional gazte eta berrien, irakasle eta ikertzaileen, unibertsitateko ikasleen eta, oro har, gizarte zibilaren prestakuntza sustatzeko.