Europar Batasuna bidegurutzean: Europaren integraziorako proiektuaren erronka nagusiak
Programa espezifikoa: Erasmus+ Jean Monnet – 600075-EPP-1-2018-1-ESEPPJMO-MODULE modulua
UPV/EHU: Koordinatzailea
UPV/EHU IP: Oscar Abalde Cantero
Proiektuaren hasiera: 2018/09/01
Proiektuaren amaiera: 2021/08/31
Deskribapen laburra: Modulu honen helburua Europar Batasuneko gaurkotasuneko gaiei buruzko prestakuntza espezializatua ematea da. Azken urteotan, garrantzi handiko hainbat faktore eta gertaera, hala nola 2008ko krisi ekonomiko eta finantzarioa, Erresuma Batuak Batasunetik erretiratzeko hartutako erabakia edo Batasunaren atarian dauden errefuxiatuen krisi humanitarioa, zalantzan jartzen ari dira Europaren integrazio-prozesua. Moduluaren helburua da Europako proiektuaren krisiaren kausak aztertzea, erronka nagusiak identifikatzea eta proiektu komuna biziberritzeko formula egokienak proposatzea. Hori guztia gogoeta- eta eztabaida-giroan, eta Batasunak dituen arazoen aurrean jarrera positiboa eta eraikitzailea izanda.