Info_Otros-Programas_COST

COST Actions

COST programak babesten du Europako ikerlari, ingeniari nahiz adituen arteko lankidetza transnazionala, zientzia eta teknologia alor guztietan. Horretarako, “COST ekimenak” deritzon Europako sareak finantziatzen ditu. Sare horiek bultzatzen dute eskualde mailan egindako ikerketaren nazioarteko koordinazioa. COST ekimenak bateragarriak dira garapen-bideko nahiz arrisku handiko ideia berritzaileekin.

COST programak berez ez du ikerketa finantzatzen, sareen baitan burututako networking jarduerak baizik. Helburuen artean dute ikertzaile gazteen partehartzea bultzatzea.

COST ekimenak inplementatzen dira honako networking tresna hauen bitartez: bilerak, jardunaldiak, konferentziak, prestakuntza-eskolak, epealdi-laburreko misio-zientifikoak nahiz zabaltze-jarduerak. Ekimen horietan ikerlari orok parte har dezake, euren ikerketa-karreraren edozein momentutan eta zeinahi entitatekoak: unibertsitate, ikerketa- zentro publiko nahiz pribatuak, GKE, industria edo enpresa ertain nahiz txikiak. COST sareetan partehartzaileak zabaltzeko aukera dago, izan ere, sareen lehengo hiru urteetan zehar bestelako herrialdeetako ikertzaileak atxikitzeko aukera baitago. Era berean, elkarrenganako onuran oinarrituta, sareetan aukera dute atxikitzeko Near Neighbour Countries eta International Partner Countries delakoak.

COST ekimenen inguruko informazio gehiago behar baduzu, mesedez ikusi nola parte-hartu webgunea.

COST programak Europako ikerlariak gonbidatzen ditu proposamenak aurkeztea deialdi jarraiaren bitartez.

Ikerlariek ere aukera dute indarrean dauden ekimenetan atxikitzeko edo sareetako hainbat jardueretan sartzeko .

Honako estekan aurki ditzakezu martxan dauden COST ekimen guztiak.

EHU ikertzaileak parte hartzen duten COST Ekintzak

ESSEM ES1205: Hondakin-uren eta euri-uren tratamendutik ibaietara diseinatutako nanomaterialak transferitzea

COST ES1205 logo

Programa espezifikoa: COST – Europako Lankidetza Zientzia eta Teknologian
UPV/EHU: Lantaldeko kidea
UPV/EHU IP: Miren Cajaraville
Proiektuaren hasiera: 2013/05/04
Proiektuaren amaiera: 2017/04/04

Deskribapen laburra: Hondakin-uren eta euri-uren tratamendutik ibaietara (ENTER) ingeniaritzako nanomaterialak transferitzeari dagokionez, honako gai hauek argitu behar dira: (i) zeintzuk eta (ii) ingeniaritzako nanomaterialen (ENM) zein kopuru askatzen diren, (iii) zein kopuru diren iraunkorrak eta (iv) zein neurritan eragiten duten in situ toxikotasuna? Ezagutza-hutsuneen arrazoiak honako hauek dira: metodo analitiko egokirik eza, erabilerari eta askapenari buruzko datu-base nahikorik ez izatea eta jarraipen-sare integralik ez egotea. ENTERek hiri-uraren zikloan ENMen askapenari eta helmugari buruzko ezagutza zientifikoan aurrera egiten lagunduko du, eta ezagutza aditua komunitate ez-zientifikoari modu egokian komunikatzen. ENTERek presio zientifikoen eta publikoen taldeen arteko oztopoak eraitsiko ditu elkartruke zientifiko areagotu baten bidez, adibidez, posizio-dokumentuen bidez. ENTER produktuak beharrezkoak dira erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko, azken erabiltzaileei lagunduz, hala nola politikariei, EBri eta funtzionario publiko nazionalei. ENTERek lagunduko du, argi eta garbi, ENM liberatuak hiriko hondakin-uren sistemetara garraiatzeko eta eraldatzeko prozesuak ulertzen, eta ENMa ur-ingurunera transferitzea ulertzen. Ekintza honek zientzialarien eta publikoaren arteko lankidetza hobetuko du, ezagutzak modu eraginkorrean trukatzeko bide berri bat irekiz.

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es