Info_Otros-Programas_COST

COST Actions

COST programak babesten du Europako ikerlari, ingeniari nahiz adituen arteko lankidetza transnazionala, zientzia eta teknologia alor guztietan. Horretarako, “COST ekimenak” deritzon Europako sareak finantziatzen ditu. Sare horiek bultzatzen dute eskualde mailan egindako ikerketaren nazioarteko koordinazioa. COST ekimenak bateragarriak dira garapen-bideko nahiz arrisku handiko ideia berritzaileekin.

COST programak berez ez du ikerketa finantzatzen, sareen baitan burututako networking jarduerak baizik. Helburuen artean dute ikertzaile gazteen partehartzea bultzatzea.

COST ekimenak inplementatzen dira honako networking tresna hauen bitartez: bilerak, jardunaldiak, konferentziak, prestakuntza-eskolak, epealdi-laburreko misio-zientifikoak nahiz zabaltze-jarduerak. Ekimen horietan ikerlari orok parte har dezake, euren ikerketa-karreraren edozein momentutan eta zeinahi entitatekoak: unibertsitate, ikerketa- zentro publiko nahiz pribatuak, GKE, industria edo enpresa ertain nahiz txikiak. COST sareetan partehartzaileak zabaltzeko aukera dago, izan ere, sareen lehengo hiru urteetan zehar bestelako herrialdeetako ikertzaileak atxikitzeko aukera baitago. Era berean, elkarrenganako onuran oinarrituta, sareetan aukera dute atxikitzeko Near Neighbour Countries eta International Partner Countries delakoak.

COST ekimenen inguruko informazio gehiago behar baduzu, mesedez ikusi nola parte-hartu webgunea.

COST programak Europako ikerlariak gonbidatzen ditu proposamenak aurkeztea deialdi jarraiaren bitartez.

Ikerlariek ere aukera dute indarrean dauden ekimenetan atxikitzeko edo sareetako hainbat jardueretan sartzeko .

Honako estekan aurki ditzakezu martxan dauden COST ekimen guztiak.

EHU ikertzaileak parte hartzen duten COST Ekintzak

ACROSS IC1304: Zerbitzuen internet fidagarrirako kontrol autonomoa

ACROSS logo

Programa espezifikoa: COST – Europako Lankidetza Zientzia eta Teknologian
UPV/EHU: Kudeaketa Batzordeko kidea
UPV/EHU PI: Fidel Liberal
Proiektuaren hasiera: 2014/11/14
Proiektuaren amaiera: 2017/11/13

Deskribapen laburra: Gaur egun, paradigma aldatzen ari da, informaziora bideratutako Internet tradizionaletik Zerbitzuen Internetera (IoS). Trantsizio horrek ia mugarik gabeko aukerak irekitzen ditu zerbitzu berriak sortzeko eta ezartzeko. Denborarekin, IKTen panoramak sistema global batera migratuko du, non zerbitzu berriak funtsean eskala handiko zerbitzu-kateak izango diren, hirugarrenek, hodeiko zerbitzuak barne, eskaintzen dituzten beste zerbitzu batzuen kopuru handi baten funtzionaltasuna konbinatu eta integratuko dutenak. Aldi berean, gure gizarte modernoak gero eta mendekotasun handiagoa du IKTekin, eta, horren ondorioz, ingurune konplexuan gauzatzen diren zerbitzuen kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko bitarteko eraginkorrak behar dira. Hori dela eta, ekintza honen helburua mundu akademikoko zein industriako adituen sare europar bat sortzea da, kalitatearen jakitun eta fidagarria den IO S batentzako kontrol-metodo eta -algoritmo autonomoak garatzeko helburuarekin. Gako-hitzak: zerbitzuetara bideratutako Internet, hodeiko zerbitzuak, kontrol autonomoa, fidagarritasuna, prezioak finkatzea.

Info_MásInformaciónEHUrOPE

Gehiago jakiteko:

Nazioarteko I+G Bulegoa UPV/EHU
Posta elektronikoa: europarproiektuak@ehu.es