Ikuspegi orokorra
EUDIA ikerketa-taldea bariazio linguistikoa ikertzeko sortu zen. Hasieran helburu nagusia euskararen bariazioa aztertzea izan zen. Alde batetik, bariazioa sortzen duten aldagaiak, sozialak zein bestelakoak, zehaztea; eta, bestetik, ikerketa tresnak sortzea.
Urte batzuk geroago, taldea zabaldu egin zen, eta ikerketa-bide berriak sortu ziren, hizkuntzaren didaktikaren eta ahozko gaitasunaren garapenaren arloan. Beraz, gaur egun, umeen, gazteen eta aprosodia duten pertsonen ahots gorako irakurketaren zein bat-bateko testuen elementu suprasegmentalak aztertzen dituzten lan zientifikoak egiten dira.