Breadcrumb

precios-exenciones-reducciones

Matrikula ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murriztuta izateko eskubidea

Interesdunek onuradun egoera aitortuta izan beharko dute ikasturtearen hasieran, eta kasuan kasuko beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute. Data horretan onarpena izapidetze prozesuan badago, interesdunak aitorpen edo azterketa eskaeraren kopia konpultsatu bidez frogatu beharko du bere egoera.

Era berean, interesdunek administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek 2024ko urtarrilaren 1ean interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko du.

Edonola ere, 2024ko abenduaren 31 baino lehen entregatu beharko dute dagokion dokumentazio guztia.

Eskola asegurua nahitaezkoa da 28 urtetik beherako ikasleentzat, eta ez dago prezio murrizketarik edo prezioa ez ordaintzeko aukerarik. Kasu guztietan, matrikularen lehen epearekin batera ordaindu behar da.

11. artikulua.– Familia ugariak

  1. Familia ugariko ikasleek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta familia ugaritzat aitortuta badaude, familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean jasota dagoen bezala.
  2. Tratamendua:
    • a) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietakoak badira. Kategoria bereziko familia ugaritzat joko dira bost seme-alaba edo gehiago dituztenak, eta lau seme-alabakoak, horietatik hiru, gutxienez, jaiotza, adopzio, harrera iraunkor edo adopzio-aurreko harrera anizkunetik eratorriak badira. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
    • b) Unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen 100eko 50eko murrizketa, kategoria orokorreko familia ugarietakoak badira. Kategoria orokorreko familia ugaritzat joko da goiko paragrafoko definizioan sartzen ez den familia ugari oro. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
  3. Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiak edo arlo honetan eskumena duen
    administrazioak emandako titulu ofiziala, indarrean dagoena, eta familia ugarikoa dela aitortzen
    duena (kategoria ere adierazi behar da bertan); horrez gain, administrazio-egoitzaren ziurtagiria
    edo errolda-kolektiboaren ziurtagiria.

12. artikulua.– Terrorismoaren biktima eta haien senideak

  1. Terrorismoaren biktimek eta haien senideek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren arabera halakotzat aitortuta badaude
  2. Salbuespenetarako, biktimaren senidetzat joko dira senar edo emaztea, edo antzeko atxikitasunezko harreman baten bidez iraunkorki bizikidetzat izan duena, eta biktimaren seme alabak, edo legez familia-harrerako egoeran daudenak.
  3. Soilik terrorismoaren biktima izateari lotutako inguruabarren zioz Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzea joan behar izan duten pertsonek ere jaso ahalko dituzte agindu honetan araututako murrizketa eta salbuespenak.
  4. Tratamendua: salbuespena, aipatutako azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan arautua. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
  5. Aurkeztu beharreko agiriak: Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Programara atxikita daudela adierazten duen ebazpena, indarrean dagoena. Horrez gain, biktima eskatzailea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze indibiduala; senidea bada, administrazio-egoi-tzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa.

13. artikulua.– Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia

  1. Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. Honako hauek hartzen dira zuzeneko senidetzat: ezkontidea edo berarekin iraunkorki bizi den pertsona (antzeko afektibitate-loturarekin), aita, ama, seme-alabak, neba-arrebak eta –otsailaren 18ko 3/2005 Legearen esparruan– harrerakoak direnak, baldin eta helbide berean erroldatuta badaude (3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa).
  2. Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena goiko paragrafoan zerrendatutako egoeretan. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
  3. Aurkeztu beharreko agiriak: dagokion foru aldundiaren edo arlo honetan eskumena duen erakundearen ebazpena, indarrean dagoena eta minusbaliotasun-maila zehazten duena. Horrez gain, desgaitasuna duen pertsona eskatzailea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errol-datze indibiduala; senitartekoa bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa.

14. artikulua.– Genero-indarkeriaren biktima

  1. Genero-indarkeriaren biktima batek (Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio-mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuaren arabera halakotzat hartzen bada) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
  2. Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena goiko paragrafoan zerrendatutako egoeretan. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
  3. Aurkeztu beharreko agiriak: biktima eskatzailea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagi-ria edo erroldatze indibiduala; senidea bada, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze kolektiboa. Edozeinetara ere, behean zerrendatutako agirietako bat:
    • Genero-indarkeriaren biktima dela adierazten duen ebazpen judiziala, indarrean dagoena. (Indarraldia izango da ebazpen judizialean bertan jasotzen dena).
    • Biktimaren aldeko babes-agindua, indarrean dagoena.
    • Fiskaltzaren txostena, interesduna genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, babes-agindua egiten den artean.

15. artikulua.– Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak

  1. Asilo-eskatzaileek (eskaria izapidetzeko onartu bazaie), nazioarteko babesaren onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.
  2. Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena. Salbuespena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie.
  3. Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asilo-eskatzailearen txartel gorria, indarrean, eta administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria.

16. artikulua.– Agindu honetan araututako salbuespenak emateko baldintzak

  1. Agindu honetan araututako unibertsitate-zerbitzu akademikoengatiko prezio publikoen salbuespen eta murrizketen onuradun izateko, interesdunek egoera jakin horretan egon beharko dute ikasturtearen hasieran, eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren agiriak eman beharko dituzte. Data horretan egoeraren aitorpena izapidetzen ari bada, aitorpen- edo berrikuspen-eskaeraren kopia konpultsatua emanez egiaztatuko da.
  2. Horrez gainera, agindu honetan ezarritako kasuetan, interesdunek administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria eman beharko dute, 2024ko urtarrilaren 1ean etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasotzen duena.
  3. Nolanahi ere, 2024ko abenduaren 31 baino lehen, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.
  4. Ezarritako epean agiri horiek eman ezean, automatikoki baliogabetuko dira emandako onurak, eta salbuespena edo murrizketa aplikatu zaien unibertsitate-zerbitzuengatiko prezio publikoak ordaindu beharko dituzte.