Doktorego programetan onarpena
1. Onarpen eskariak aurkezteko epea: 2024ko irailaren 30etik urriaren 11ra
Onarpen eskariak aurkezteko epea behin amaituta (izena ematea), doktorego programako batzorde akademikoak programan onartuko dituen pertsonak aukeratuko ditu.
Europako Unibertsitate Eremutik kanpoko atzerriko titulazioa daukaten pertsonek, kasuan kasuko doktorego programan onartuak izateaz gain, Graduondoko Batzordearen baimena izan beharko dute doktoregoko ikasketak egiteko UPV/EHUn. Baimen hori lortzeko eskaria aurkeztu ahal izango da doktorego programan onartua izateko eskariak aurkezteko epea baino lehen. Onarpen eskaria (izena ematea) egiteko unean ikasleak ez badu eskatu edo lortu oraindik aipatutako baimena, modu baldintzatuan segitu ahal izango du onarpen prozesuan; baina ez badu lortzen baimena matrikula egiteko egongo den epearen barruan, onarpen eskaria bertan behera geratuko da.
2. Jakinarazpenen epea: 2024ko urriaren 14tik 18ra
Ikasleak aukeratu eta gero, pertsona bakoitzari jakinaraziko zaio onartua izan den ala ez. Onarpen eskaria zein egoeratan dagoen jakiteko, sakatu hemen.
Aukeratutako pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute, GAURerako esteka batekin. Esteka horretan sartu beharko dira berresteko egin nahi dutela matrikula doktorego programan
3. Batzorde akademikoari erreklamazioak aurkezteko epea: 2024ko urriaren 21etik 23ra
Doktorego programako batzorde akademikoak aukeratzen ez dituzten pertsonek egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Horretarako, hiru egun balioduneko epea izango dute (2024ko urriaren 23ra arte).
Alegazioak posta elektronikoz bidali beharko zaizkio doktorego programaren arduradunari, eta “Kopia” eremuan jarri beharko da programaren webgunean kontsulta administratiboetarako agertzen den helbide elektronikoa.
4. Batzorde akademikoek erreklamazioak ebazteko epea: 2024ko urriaren 24tik azaroaren 7ra
Doktorego programako batzorde akademikoak alegazioak ebatziko ditu eta behin betiko erabakia jakinaraziko die interesdunei 2024ko azaroaren 7a baino lehen.
5. Doktorego Eskolari erreklamazioak aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 8tik 12ra
Jasota batzorde akademikoen ebazpena, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Doktorego Eskolari. Horretarako, hiru egun balioduneko epea izango dute (2024ko azaroaren 12ra arte).
Erreklamazioa UPV/EHUko Doktorego Eskolako zuzendariari bidali beharko zaio, eta toki hauetakoren batean aurkeztu ahal izango da:
- a) UPV/EHUren egoitza elektronikoa, bai eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 2.1 artikuluan aipatzen diren sektoreen erregistro elektronikoetan ere (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea).
- b) UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulego batean.
- c) Posta bulegoetan, araudian zehaztutako moduan.
- d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
6. Doktorego Eskolak erreklamazioak ebazteko epea: 2024ko azaroaren 13tik 26ra
Doktorego Eskolak hamar egun balioduneko epean ebatziko ditu erreklamazioak eta interesdunei eta programako batzorde akademikoei jakinaraziko die erabakia.
Erabaki horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio errektoreari, edo hark bere ordez izendatzen duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik hasita.