Konpromiso dokumentua
Inprimakiak estekan aurkituko duzun konpromiso dokumentuan biltzen dira doktoregoko prestakuntzan zehar arlo akademikoan eta administratiboan betebeharrekoak. Hortaz, oso garrantzitsua da dokumentu hori arreta handiz irakurtzea. Doktorego programako arduradunak, doktoregaiak, tutoreak eta zuzendariak sinatu behar dute dokumentu hori nahitaez. Doktoregoko ikasleak hilabeteko epea izango du, gehienez, lehenengo matrikula egiten duenetik hasita, GAUR aplikaziora igotzeko konpromiso dokumentua (PDF formatuan), alde guztiek sinatua. Konpromiso dokumentuaren klausulak ezin dira aldatu.
Gogoan izan konpromiso dokumentua GAUR aplikaziora igo behar dela, sinadura guztiekin, aipatu den epearen barruan. Dokumentua alde guztiek sinatzea ezinbestekoa izango da batzorde akademikoak doktoregaiaren urteko ebaluazioa egin dezan, bai eta ikasleak doktoregoko ikasketak egiten segi ahal dezan ere, eta edozein motatako tramiteak egin: hitzarmenak, doktoregoko prestakuntza eta abar.