Prestakuntza eguneratzeko ikastaro osagarriak 2025/2026 - Matrikula

Matrikula 2025-2026

Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak

Hitzaordua hartzeko eta matrikulaziorako datak

Ikasleek idazkaritzan hartu beharko dute matrikularako hitzordua (eguna eta ordua).

Hauek dira hitzordua eskatzeko datak:

  • 2024-2025 ikasturtean 4. maila bukatuko duten ikasleentzat: maiatzaren 13an, asteartea (8:30etatik-13:00ak arte).
  • Ikastaro osagarriak egiten egonik beste ibilbide bat egin nahi duten ikasleentzat: maiatzaren 19an, astelehena (16:00etatik -18:00etara)

Hitzordu bakarra emango zaio ikasle bakoitzari, eta interesdunari berari baino ez zaio emango.Egun horietan bertaratu ezin diren ikasleek hurrengo egunetan hartu ahal izango dute hitzordua idazkaritzan bertan, 8:30etatik 13:00etara bitartean.

Matrikula idazkaritzan egin behar da ekainaren 23tik uztailaren 2ra bitartean (hitzordua izan behar da hartuta).