Ikasketa-planak, irakaslegoa eta ebaluazio-sistemak

Ikasketa plana

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Plan honetan irakaskuntza lau mailatan banatu da. Hiru lehenengoek bi lauhileko dauzkate, hamabost astekoa bakoitza. Lauhileko bakoitzean nahitaezko hiru irakasgai irakatsiko dira, astelehen, asteazken eta ostegunetan (ikusi taula). Nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautazko bi irakasgai aukeratu behar dituzte ikasturte bakoitzean, nahiz lauhileko bakar batean, naiz bietan banandurik.

Laugarren mailan hautazko irakasgaiak baino ez dira ikasiko (SEI, hiru lauhileko bakoitzean). Jakina denez, eskolak astearte eta ostiraletan baino ez dira izango. Ikasleek, beraz, ez dute izango eskolarik asteko beste egunetan. Ikasleak, laugarren mailako matrikula egitean, egokitzat hartzen dituenak aukeratuko ditu, gainerako hautazkoen kasuan bezala.

Irakasgai guztiak, bai nahitaezkoak bai hautazkoak, 4,5 kreditukoak dira; hau da, irakasgai bakoitzak 45 eskola-ordu dauzka.

 

Nahitaezko irakasgaiak

  NAHITAEZKO IRAKASGAIAK
1. LAUHILEKOA
NAHITAEZKO IRAKASGAIAK
2. LAUHILEKOA

1. MAILA

2. MAILA
3. MAILA
4. MAILA
(PLAN BERRIA)
  • HAUTAZKO HIRU IRAKASGAI (AUKERATZEKOAK)
  • HAUTAZKO HIRU IRAKASGAI (AUKERATZEKOAK)

 

Hautazko irakasgaiak

Irakasgaiei dagokienez, eskaintza berbera da Tituloaren maila guztietarako eta ikasturtetik ikasturtera alda daiteke, kultura, ekonomia eta egunerokotasun-gai anitzak, informatika, lantegiak... ere, bere baitan harturik.

Hautazko irakasgaiak eta taldeak aukeratzeko, lehentasuna izango dute goragoko mailetako ikasleek.

Ikasturtea behin hasita, eta arrazoi sendoko salbuespenak izan ezik, ezingo dira aldatu aukeratutako hautazkoak.

 

HAUTAZKO IRAKASGAIAK
1. LAUHILEKOA
HAUTAZKO IRAKASGAIAK
2. LAUHILEKOA

 

2024-2025 ikasturterako ebaluazio irizpideak

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

  1. Gai bat gainditzeko, funtsezko eta ezinbesteko baldintza da ikaslea gai horren aurrez aurreko eskolen % 80ra agertzea gutxienez. Bestela esanda, ikasleek huts egin dezakete gai bakoitzeko aurrez aurreko eskolen % 20 eta klase gehiagotara ez joateak, arrazoia edozein dela ere, ikasgaia ez gainditzea dakar.
  2. Irakasgai bat gainditzen ez badute, NAHITAEZKOA izan nahiz HAUTAZKOA izan, hurrengo ikasturtean edo tituluko maila guztiak amaitutakoan matrikulatu ahal izango dira berriro irakasgai horretan.
  3. Matrikulatzeak berekin dakar Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua egiteko baldintza guztiak onartzea