Egutegia eta ordutegiak

Egutegia eta ordutegiak

Eskolak astelehenetik ostiralera emango dira. Astelehen, asteazken eta ostegunetan (nahitaezko irakasgaien egunak), ordutegia 10:00etatik 12:45etara luzatzen da; astearte eta ostiraletan (hautazko irakasgaien egunak), 9:00etatik 13:15era. Nolanahi ere, azken irakasgai horien ordutegi zehatza lauhilekoaren mende eta ikasle bakoitzak hautatzen dituen irakasgaien mende egongo da.

Ez dira eskola-egun izango, tokiko jaiak, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako ezartzen dituen jaiak eta EHUko lan-egutegian onartzen diren jaiak. Jai-eguna hauek  denboraz jakinaraziko dira.

Gabonetan eta Aste Santuan bi asteko oporraldia egongo da. Horrez gain, astebeteko oporraldia egongo da lehenengo lauhilekoaren bukaera eta bigarren lauhilekoaren hasieraren artean.

 

2024-2025 eskola egutegia - Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

2024-2025 egutegi akademikoa

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

  • Lehenengo lauhilekoa: 2024ko irailaren 23tik 2025ko urtarrilaren 26ra
  • Atsedenaldia: 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra
  • Bigarren lauhilekoa: 2025eko otsailaren 3tik maiatzaren 30era
  • Ikastetxeko jaia: 2024ko abenduaren 9a
  • Neguko oporrak: 2024ko abenduaren 23tik 2025eko urtarrilaren 6ra
  • Aste Santuko oporrak: 2025eko apirilaren 14tik 27ra

Horrez gain, honako hauek ere jaiegun izango dira: ikastegi bakoitzeko zaindariaren eguna, udalerriko jaieguna, euskal gobernuak autonomia erkidegorako zehaztutakoak eta UPV/EHUren lan egutegian zehaztutakoak.

Giza Zientzietako unibertsitate titulua: 2024-2025 ordutegiak