Jarduerak
Araututako akademia bizitzarekiko paraleloan, "Esperientzia Geletan" jarduera parte-hartzaile handia dago. Jarduera horren oinarrian, hain zuzen, ikasleen euren ekimena, interesa eta jakin-mina dago.
Urte hauetan guztietan, ikasleek hainbat esperientzia proposatu eta landu dituzte. Egun bateko edo pare bat eguneko irteerak dira maizen egin direnak. Irteera horiek Ikastetxeko programa ofizialaren barnean eskaintzen diren ikasgaietako gaien garapenarekin izaten dute lotura: Geografia, Historia, Artea, Euskal Kultura, Euskara, etab. Beste ekimen batzuk, berriz, literatura jardunaldiak edo poesia emanaldiak izaten dira; baina horiek ez dira hain maiz egiten.
Musika kontzertuak edo operak dira jarduera hauen azken alderdia. Pintura erakusketak ere egin izan dira noiz edo noiz. Erakusketa horietako protagonistak ikasleak eurak izaten dira. Azkenik, hitzaldiak ere antolatzen dira, programa ofizialetatik kanpo geratzen diren Giza alorreko beste alderdi batzuk lantzeko: hirigintza, arkeologia, etnografia, eleberri historikoa, etab.
XII Argazki Erakusketa
Partehartzaileak
Ikasleak, ikasle ohiak eta Esperientzia geletako langile guztiak.
Gai libre
Argazkien motiboa, arkitektura, flora, fauna, material inerte, paisaia, errretratua…izan daiteke. Familiako argazkiak edo selfiak ez dira aproposak izango.
Argazkiak aurkezteko ARAUAK :
- Kolorez edo zuri-beltzez, argazki paperez, neurria: 30X20 zentimetro, markorik gabe eta formatu horizontalean.
- Aurkeztutako argazkiak partehartzaileenak izan behar dira. Ez da onartuko fotomuntaketa edo manipulazio digitala, baina zuzenketa minimoak egitea (esposizio, fokuratze edo kolorea.) posiblea da.
- Gehienaz 4 argazki aurkez daitezke. Egile bakoitzak 1etik 4ra sailkatuko ditu argazkiak eman nahi dien lehentasunaren arabera.
- Argazki bakoitzaren atzealdean hauxe idatzi behar da:
- Zenbakia (1etik 4ra lehentasunaren arabera)
- Lanaren izenburua
- Izen-Abizenak eta egilearen maila
- Argazkiaren lekua eta data.
- Argazkiak gutunazal bakar batean aurkeztuko dira. Gutunazal horretan egilearen izen abizenak eta maila idatzita egon behar da.
- Lekua eta epea argazkiak aurkezteko: Esperientzia geletako Idazkaritzan edo Liburutegian urtarilaren 17ra arte (ostirala).
Erakusketa egiteko lekua mugatuta dagoenez, partaidetza handia bada eta argazki guztiak ezin baditugu erakutsi, egileak markatutako lehentasunaren arabera egingo da lanaren aukeraketa (1, 2 edo 3) erakustetarako. Erakusketa amaitu ostean lan guztiak berriro egongo dira Idazkaritzan edo Liburutegian egileek jasotzeko.
X. Argazki Erakusketa
2019ko azaroaren 25etik abenduaren 20ra arte, Erakusketa aretoan.
Esperientzia Gelak. Banco España 2. 48005 Bilbao
Erakusketa: "ASTE NAGUSIA 1978-1984 Bilboko kaleetan poz handia"
Erakusketa 2018ko maiatzaren 14 tik - ekainaren 15ra “ASTE NAGUSIA 1978-1984 Bilboko kaleetan poz handia”. Bizkaioko Esperientzia Gelak UPV/EHU (Banco de España, 2. Bilbo).
1978ko abuztuaren 19an, Bilboko Areatza eta Alde Zaharra ikuskizun zoragarri baten eskenatoki bihurtu ziren. Bertan herriko jai erraldoia gauzatu zen.
Erakusketa: "5 lagun, 5 estilo"
Del 5 al 23 de febrero se puede visitar en la Sala de Exposiciones de las Aulas de la Experiencia la 6ª Exposición "5 amigos, 5 estilos”.
En ella se destaca la diferencia de estilos y materiales que cada uno utiliza.
La muestra está compuesta por 23 obras de distinta temática que los artistas desarrollan como una actividad creativa a la vez que una afición.
Ordutegia: 10:00 - 20:00
Erakusketa: Zinema zure esku
2017ko martxoaren 27tik apirilaren 7ra