Planak
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
Plan honetan irakaskuntza lau mailatan banatu da. Hiru lehenengoek bi lauhileko dauzkate, hamabost astekoa bakoitza. Lauhileko bakoitzean nahitaezko hiru irakasgai irakatsiko dira, astelehen, asteazken eta ostegunetan (ikusi taula). Nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautazko bi irakasgai aukeratu behar dituzte ikasturte bakoitzean, nahiz lauhileko bakar batean, naiz bietan banandurik.
Laugarren mailan hautazko irakasgaiak baino ez dira ikasiko (SEI, hiru lauhileko bakoitzean). Jakina denez, eskolak astearte eta ostiraletan baino ez dira izango. Ikasleek, beraz, ez dute izango eskolarik asteko beste egunetan. Ikasleak, laugarren mailako matrikula egitean, egokitzat hartzen dituenak aukeratuko ditu, gainerako hautazkoen kasuan bezala.
Irakasgai guztiak, bai nahitaezkoak bai hautazkoak, 4,5 kreditukoak dira; hau da, irakasgai bakoitzak 45 eskola-ordu dauzka.
Nahitaezko irakasgaiak
NAHITAEZKO IRAKASGAIAK 1. LAUHILEKOA |
NAHITAEZKO IRAKASGAIAK 2. LAUHILEKOA |
|
---|---|---|
1. MAILA |
|
|
2. MAILA |
|
|
3. MAILA |
|
|
4. MAILA (PLAN BERRIA) |
|
|
Hautazko irakasgaiak
Irakasgaiei dagokienez, eskaintza berbera da Tituloaren maila guztietarako eta ikasturtetik ikasturtera alda daiteke, kultura, ekonomia eta egunerokotasun-gai anitzak, informatika, lantegiak... ere, bere baitan harturik.
Hautazko irakasgaiak eta taldeak aukeratzeko, lehentasuna izango dute goragoko mailetako ikasleek.
Ikasturtea behin hasita, eta arrazoi sendoko salbuespenak izan ezik, ezingo dira aldatu aukeratutako hautazkoak.