Matrikula 2024-2025
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
Hitzordua hartzeko eta matrikulaziorako datak
2., 3. eta 4. mailako ikasleek ikastegiko idazkaritzan hartu beharko dute matrikularako hitzordua (eguna eta ordua).
Hitzordu bakarra emango zaio ikasle bakoitzari, eta interesdunari berari baino ez zaio emango. Dagokien egunean hartu ezin duten ikasleek hurrengo egunetan eskatu ahal izango dute.
Hauek dira hitzordua eskatzeko datak:
- 2. maila: maiatzaren 6a, astelehena (8:30etik 13:00etara)
- 3. maila: maiatzaren 8a, asteazkena (8:30etik 13:00etara)
- 4. maila: maiatzaren 9a, osteguna (8:30etik 13:00etara)
Lehen mailako ikasleek irailaren 2an deitu beharko dute telefonoz idazkaritzara hitzordua eskatzeko. Telefono honetan eta ordutegi honetan baino ez zaie erantzungo: 94 601 7864, 8:30etik 13:00era.
Matrikularako datak eta epeak:
- 1. mailako matrikula: irailaren 4etik 11ra
- 2. mailako matrikula: uztailaren 12tik 17ra
- 3. mailako matrikula: uztailaren 8tik 11ra
- 4. mailako matrikula: uztailaren 3tik 5era
Tasa akademikoak
- 2024-2025 ikasturterako matrikula osoa 1., 2., eta 3. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2023-2024 ikasturteko matrikula 513,80 € izan zen).
- 2024-2025 ikasturterako matrikula osoa 4. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2023-2024 ikasturteko matrikula 393,02 € izan zen).
Batzuek % 50eko deskontua daukate matrikulan: 1. kategoriako familia ugariek (familia ugariaren liburu eguneratua aurkeztu behar da) eta ekintza terroristen eta genero indarkeriaren biktimek. Bestalde, % 33kodesgaitasuna edo handiagoa daukaten ikasleek ez dute matrikularik ordaindu behar.
Bekak
Ikasteko laguntzak eska daitezke (matrikularen prezioaren % 50). Matrikulatzeko garaian informazio zehatzagoa emango zaie ikasleei.