2024-2025 aurretiko izen-ematea
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
Izena emateko orria
Lehen mailan izena emateko prozesua
Izena emateko prozedura
Ikasle berrien izena emateko (lehen maila) telematikoki egingo da web orriaren bidez edo aurrez aurre Bizkaiko Esperientzia Gelen Idazkaritzan.
Plaza kopurua
Laurogei (80) plaza eskaintzen dira guztira.
Izena emateko baldintzak
- 55 urte beteta izatea 2024ko urriaren 1a baino lehen.
- Soldatapeko lan-jarduerarik ez egitea eta lan-merkatuan sartzeko aurreikuspenik ez izatea.
Izena emateko epea
2024ko ekainaren 1etik 15era.
Sartzeko irizpideak
- Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): adin nagusiei zuzendua.
- Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): aldez aurretik unibertsitateko titulaziorik ez dutenei zuzendua.
- Gainerako inskripzioak zozketa bidez.
Izena emandako pertsonen zerrenda
Zerrenda Esperientzia Gelen web orrian argitaratuko da, ekainaren 17tik aurrera.
2024-2025 Izena emandako pertsonen zerrenda (PDF ,129,47 KB)
Zozketa
- Zozketa publikoaren data: 2024ko ekainaren 20an
- Ordua: 11:00
- Tokia: Esperientzia Geletako patioan
- Zozketaren emaitza (PDF ,264,21 KB)
- Esleipen-prozesuan izandako intzidentzia (PDF ,220,18 KB)
Behin betiko onarpena
Zozketaren osteko egunetan, behin betiko onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda Bizkaiko Esperientzia Gelen webgunean eta iragarki oholetan argitaratuko dira. Gainera, gutuna bidaliko zaie eskatzaile guztiei, jakinarazteko eskaera onartua izan den ala ez.