Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Bizkaiko Esperientzia Gelek 25. urteurrena ospatu dute

Bizkaiko Esperientzia Gelek Bizkaia Aretoan egindako ekitaldi batekin ospatu dute euren 25 urteko historia. Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua, Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotzi ordezkaria eta Nora Sarasola BBKren Gizarte Ekintzako zuzendaria izan dira ekitaldian. Gainera, ordezkari akademiko eta akademikoak, Gelako irakasleak eta lehengo eta egungo ikasleak bertaratu dira.

Aski ezaguna da UPV/EHUk esparru akademiko tradizionaletan egiten duen lana (graduak, titulu propioak, masterrak, udako ikastaroak...). "Esperientzia Gelek" Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren bidez 55 urtetik gorako biztanleentzat garatzen duten jarduera zertxobait txikiagoa da. Hala ere, 25 urte daramatza unibertsitate-kultura Bizkaiko eta Bilboko gizarte osora hedatzen. Ikasturte honetan, adibidez, Bizkaiko 450 adineko baino gehiago daude ikasgeletan.

Proiektu honek urte guzti hauetan sortu dituen esperientziak errepasatu, baloratu eta ospatzeko balio izan du topaketak.