Programaren emaitzak
Sarrera
Garaituz Programaren webguneko atal honetan proiektu horren behin-behineko emaitza batzuk jasotzen dira. 2015. urteko azkeneko hiruhilekoan eta 2016ko lehenengoan eguneratuko diren edukiak dira.
Programaren ebaluazioa (behin-behineko bertsioa)
Garaituz Programaren webguneko atal honetan proiektu horren ebaluazio-txosten batzuk jasotzen dira, guztiak ere UPV/EHUk egindakoak. Hala, programan parte hartu zuten ikasleen behin-betiko ebaluazio-txostena jasotzen da, programan parte hartu zuten irakasleen behin-betiko ebaluazio-txostena, enpresen ebaluazioari buruzko behin-behineko txosten laburra eta, era berean, UPV/EHUn Garaituz Programak eduki duen koordinazio taldeak programa horri buruz egindako behin-behineko ebaluazio-txostena.
Eta behean artxibo hauek deskargatzeko moduan guztiak ere PDF formatoan:
- Irakasleen ebaluazio-txostena
- Ikasleen ebaluazio-txostena
- Enpresen ebaluazioari buruzko behin-behineko txosten laburra (behin-behineko bertsioa)
- UPV/EHUko talde koordinatzailearen ebaluazio-txosten laburra (behin-behineko bertsioa)
Programarekin erlazionaturiko txostenak (behin-behineko bertsioa)
Garaituz Programaren webguneko atal honetan proiektu horren ondorioz egindako UPV/EHU-ko Garaituz taldeak ERP eta CRM teknologiei buruz egindako behin-behineko bi txosten jasotzen dira. Garaituz enpresetan egin zen partehartzearen hasieran ez zen bi txosten hauek egitea planifikatu, baina empresa horietan informazio-tresna horie buruz zegoen informazio-beharra kontuan izanik, bi txosten horiek egitea erabaki zen, eta horregatik jasotzen dira, esan bezala, behin-behinekoak izan arren, orri honetan.
Programari lotutako kasuak (behin-behineko bertsioa)
Garatzen.
Programarekin erlazionaturiko kudeaketarako erreminta-kaxa (behin-behineko bertsioa)
Garaituz Programaren webguneko atal honetan UPV/EHUk Garaituz programaren 2. Lerroan erabilitako kudeaketaren hobekuntzarako zenbait tresna jasotzen dira. Tresna horien guztien behin-behineko bertsioak jasotzen dira orri honetan, guztiak ere garapen bidean baitaude.
-
Gidak
- Enpresetan kostu-sistema ezartzeko gida
- CMI, aginte-koadro integrala: hastapenerako gida
- ETE eta mikroETEentzako Marketing Plana osatzeko gida (Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuko Ereduan oinarritua)
- Lanpostuen analisirako gida
- Gida: Esparru estrategikoaren garapenerako, Plan Estrategikorako eta Urteko Kudeaketa Planaren hedapenerako
- Marketin plana: hasierako gida
- Canvas Ereduaren bidez enpresaren negozio-eredua diseinatzeko gida
- Gida: Kalitatearen kudeaketarako sistema bat ezartzeko eta barneratzeko
- Enpresa-misioa idazteko gida