GARAITUZ_BECAS

ETEentzako aholkularitzako prestakuntza programa, kudeaketa aldatzeko eta hobetzeko

Helburuak

Programa honen helburua aholkularitza arloko profesionalak prestatzea da, ETEetan kudeaketa aldatzeko eta hobetzeko prozesuak gauzatzen laguntzeko gai izan daitezen. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV/EHUk foru erakunde horren Garaituz programaren esparruan sinatutako lankidetza hitzarmenean barne hartutako prestakuntza programa bat da.

Erakundeen kudeaketa hobetzeko aholkularitzaren esparruko paradigma, ideia, eredu eta tresnen oihana gero eta handiagoa eta itxiagoa denez, prestakuntza programak oso lotura estua duten hiru premisa dakartza. Lehenik, Unibertsitatean eskaintzen den prestakuntza orok berezkoa duen prestakuntza zorrotz eta kritikoa eskaintzea. Bigarrenik, aztergaiari buruzko ikuspegi eta esku-hartze integratzailea, erlatibista eta behar bezala egokitua eskaintzea, hau da, asmo handirik gabe ezarria edo xedetzat duen enpresa sarera (ETEak eta, zehazki, enpresa txikiak) oker egokitutako itxaropenik gabe ezarria. Hirugarrenik, eta aurreko premisekin bat etorriz, prestakuntza pragmatikoa eskaintzea, ekintzara eta hobekuntzara bideratua.

Nori zuzendua

Prestakuntza programa hau ondorengo 4 baldintza posibletatik bat betetzen duenarentzako zuzendua dago:

  • Gipuzkoan erroldatua egotea (2014ko abenduaren 1a baino lehen) ,eta UPV/EHUko titulazioren batean (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) azken ikasturteko  ikaslea izatea.
  • Gipuzkoan erroldatua egotea (2014ko abenduaren 1a baino lehen), eta UPV/EHUko titulu ofizialen bat eskuratu izana (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan; baita titulua emateko eskubideak behar bezala ordaindu badituzte ere.
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean titulazioren batean (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) azken ikasturteko  ikaslea izatea.
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean titulu ofizialen bat eskuratu izana (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura) 2012/2013 edo 2013/2014 ikasturteetan; baita titulua emateko eskubideak behar bezala ordaindu badituzte ere.
     

Eskainitako ikasketen ezaugarriak direla eta, programa honetan onartzeko lehentasuna izango dute Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan edo Unibertsitate Eskola Politeknikoan ematen diren titulazioetako ikasleek edo halako titulazioak lortuta dituztenek; baita Bilboko eta Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoek edo Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikokoek ere. Hala ere, eskatzaile bakoitzaren prestakuntza eta lanbide ibilbide zehatza aztertuko da programaren helburuetara egokitzen ote den ebaluatzeko.

Aurreikusitako modulu, mintegi eta irakasleen laburpena

Aurrez adierazitako helburu eta premisak kontuan hartuta, ahalik eta irakaskuntza programa zorrotz, osatu eta aplikatuena diseinatzeko ahalegina egin da, prestakuntza programan sartzeko ohikoena izan daitekeen profila aintzat hartuta.

Prestakuntza programak 4 modulu ditu:

  • 1. modulua: EAEko ETEen enpresa testuingurua (10 ordu)
  • 2. modulua: ETEentzako aholkularitza: funtsezko funtzio eta helburuak (10 ordu)
  • 3. modulua: ETEetako aholkularitzarako eta esku-hartzerako erreminta kutxa (14 ordu)
  • 4. modulua: ETEetako aholkularitza eta esku-hartzea praktikan (26 ordu)

Programa bi fasetan bereizten da: lehenengo fasea Unibertsitateko prestakuntza presentzialean datza (1., 2. eta 3. moduluak barne hartuko lituzke) eta bigarrena, berriz, Garaituz programan lankidetzan diharduen erakunderen batean prestakuntza praktikoa eta, aldi berean, Unibertsitatean prestakuntza presentziala egitean datza (4. modulua). Prestakuntza praktikoa Garaituz programan parte hartzen duten entitateetan tutoretzapeko esku-hartzea egitea izango da.

Ikastaroa urtarrilaren 26an, astelehenean, aurkeztuko da 8:00etan, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako 2.9. gelan.

Matrikula urtarrilak 16 eta 23 artean egin ahal izango da Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako idazkaritzan.

Irakaskuntza metodologia eta ikasleen ebaluazioa

Irakaskuntza metodologia dinamikoa eta ikaslearengan oinarritutakoa proposatzen da; funtsean, ikaslearen eginkizuna izango da ezagutzak bereganatzea eta bere gaitasunak hobetzea.

Ebaluazioa jarraitua izango da. Ez da azterketarik edo kontrol probarik egingo.

Lotutako praktika programa

Prestakuntza programa osagarri honen helburua Garaituz programako praktiketako bekadun gisa parte har dezaketen ikasleak prestatzea da.

Praktika programa honetan parte hartzeko, ikasleak behar bezala gainditu behar du prestakuntza programa osagarriaren ebaluazio prozesua.

Prestakuntza programako praktiketako ikasleek batez ere ondorengo zeregin/jarduera orokorrak egingo dituzten Garaituz programan parte hartzen duen eta esleitu zaion eragilean:

  • Aholkularitza jasotzen duten enpresen esparru estrategikoa zehazteko barne eta kanpo diagnostikoko lankidetza lanak; UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek egingo dituzte tutoretza eta gainbegiratze lanak, eta parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetzan jardungo da.
  • Enpresen antolaketa egitura berrantolatzeko azterketan, diagnostikoan eta definizioan laguntzeko lanak; UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek egingo dituzte tutoretza eta gainbegiratze lanak, eta parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetzan jardungo da.
  • Enpresetan kudeaketa plan tresna ezartzeko aholkularitzan eta talde lanean laguntzeko lanak; UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek egingo dituzte tutoretza eta gainbegiratze lanak, eta parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetzan jardungo da.

Prestakuntza programa osagarriari loturiko praktiketako beken ezaugarriei dagokienez, gehienez 6 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da (salbuespen kasuetan guztira 9 hilabete osatu arte luzatu ahal izango dira). Halaber, praktiketako ikasleek astean gehienez ere 30 ordu eskainiko dizkiete praktikei.

Bestalde, praktika programa honetan parte hartzen duen ikasle bakoitzarentzat 1.000 €-ra arteko hileko gehienezko ordainsaria aurreikusten da. Zenbateko hori praktikei loturiko gastu guztiak ordaintzeko erabiliko da (gizarte segurantza praktika programa planifikatzen eta diseinatzen duen erakundearen kargura, hau da, UPV/EHUren kargura, joan-etorriak eta mantenua, etab.) eta egindako lankidetza lanak baldintzatuta. Zenbateko hori tartean diren alderdi desberdinen artean hitzartuko da, praktika programako ikasle bakoitzaren dedikazioaren arabera, Garaituz programaren baitako eragileak eta ikaslearen jarduera zehatza jakin ondoren, eta praktika zehatz bakoitzari loturiko gainerako aldagaiak aintzat hartuta.

Gradu Amaierako Lana

Programa hau 2014/2015 ikasturtean UPV/EHUn (gradua, graduondokoa, lizentziatura, ingeniaritza eta arkitektura) titulazioko azken urtean matrikulatutako ikasleak diren parte-hartzaileek beren gradu edo master amaierako lana edo beren karrera amaierako proiektua gauzatu ahal izateko moduan diseinatuta dago, dokumentu honetan bertan aldez aurretik zehaztutakoaren arabeera.

Eskaerak formalizatzea

2014ko abenduaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Eskaerak UPV/EHUko Erregistro Orokorren bidez egingo dira edo bide telematikoa erabiliz. Eskaerak, ahal dela, bide telematikoz egitea lehenetsiko da.

  • BIDE TELEMATIKOA. Honako formulario hau beteta: izen-emate telematikoa.
  • UPV/EHUko ERREGISTRO OROKORREN bidezEskariak (docx, 72 Kb), behar bezala beteta, sinatuta eta data jarrita, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro Orokorretan aurkeztuko dira, Alberto Díaz de Junguitu jaunari zuzendua (Donostiako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea). UPV/EHUren irailaren 26ko erabakian aipatzen diren bulegoetako batean ere aurkeztu ahal izango dira (2002ko urriaren 24ko EHAA), edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan zehaztutako eran.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta ondorengo astean aditzera emango da onartutako izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertutakoen zerrenda ere, arrazoia adierazita. Baztertutako pertsonek 10 egun balioduneko epea izango dute baztertzea eragin duen akatsa zuzentzeko. Akatsak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea amaitu ondorengo astean argitaratuko da onartutako izangaien behin betiko zerrenda, baita baztertutako pertsonen zerrenda ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

BIDE TELEMATIKOA: eskaerak modu telematikoan egiteko formulario hau erabiliko da, eta ondorengo dokumentuak atxikituko dira:

  • NANaren, AIZen edo pasaportearen kopia.
  • Deialdia argitaratu aurreko administrazio auzotasun edo errolda ziurtagiria.
  • Espediente akademikoaren ziurtagiria.
  • Hizkuntza mailari buruzko ziurtagiriak.
  • Ez da beharrezkoa izango UPV/EHUko titulazio ofizialaren kopia sinplea aurkeztea, ezta dagokion titulu ofizialaren eskubideen edo indarreko matrikularen ordainketa ziurtagiriaren kopia aurkeztea ere, UPV/EHUk ofizioz ekarriko baititu.
  • UPV/EHUz bestelako unibertsitate batean titulazioren bat lortu baduzu, tituluaren edo tituluen kopia sinplea (gradua, lizentziatura, etab.) edo titulua eskatu izanaren frogagiria.
  • Curriculum vitaea.
  • Argazki eguneratua (txartelerako tamainakoa).
  • Hala badagokio, lan bizitza.
  • Hala badagokio, borondatezko praktiken ziurtagiriaren kopia.

 

UPV/EHUko ERREGISTRO OROKORRAren bidez: formulario hau (docx, 72 Kb) behar bezala beteta, sinatuta eta data jarrita, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Alberto Díaz de Junguitu jaunari zuzendua (Donostiako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea). UPV/EHUren irailaren 26ko erabakian aipatzen diren bulegoetako batean ere aurkeztu ahal izango dira (2002ko urriaren 24ko EHAA), edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan zehaztutako eran. Eskaera telematikoki egiten bada, ondorengo dokumentuak igotzekoa ahalbidetuko da:

  • NANaren, AIZen edo pasaportearen kopia.
  • Deialdia argitaratu aurreko administrazio auzotasun edo errolda ziurtagiria.
  • Espediente akademikoaren ziurtagiria.
  • Hizkuntza mailari buruzko ziurtagiriak.
  • Ez da beharrezkoa izango UPV/EHUko titulazio ofizialaren kopia sinplea aurkeztea, ezta dagokion titulu ofizialaren eskubideen edo indarreko matrikularen ordainketa ziurtagiriaren kopia aurkeztea ere, UPV/EHUk ofizioz ekarriko baititu.
  • UPV/EHUz bestelako unibertsitate batean titulazioren bat lortu baduzu, tituluaren edo tituluen kopia sinplea (gradua, lizentziatura, etab.) edo titulua eskatu izanaren frogagiria.
  • Curriculum vitaea.
  • Argazki eguneratua (txartelerako tamainakoa).
  • Hala badagokio, lan bizitza.
  • Hala badagokio, borondatezko praktiken ziurtagiriaren kopia.

Aukeraketa prozesua

Aukeraketa prozesuaren baitan, bi fase bereizten dira:

  1. Lehen fasea: konpetentzi konkurrentzian oinarritua, irizpidetzat berdintasuna, merituak, gaitasuna eta aurretiazko eskarmentua hartuko dira kontuan. Aukeraketa fase honetan, izena eman duten pertsonei ondorengo balorazio irizpideak aplikatuko zaizkie:
    • Espediente akademikoaren batez besteko nota: gehienez 25 puntu.
    • Euskararen ezagutza: gehienez 5 puntu.
    • Atzerriko hizkuntzen ezagutza: gehienez 5 puntu, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoari egokituak:
      • B1 maila: puntu 1.
      • B2 maila: 2 puntu.
      • C1 maila : 3 puntu.
      • C2 maila : 4 puntu.
    • Hautagaien formakuntza ibilbidearen egokitzapena Garaituz programak zehaztutako helburuekin (titulazioa, eskarmentu profesionala, praktikak enpresetan…): gehienez 35 puntu.
  2. Bigarren fasea: lehen fasean 50 puntu gainditu dituzten hautagaiek hartuko dute parte bigarren fasean. Fase honetan, hautagaien ezaugarri pertsonalen egokitzapena baloratuko da, Garaituz programak zehaztutako helburuetan oinarrituz. Egokitzapen hau baloratzeko, taldeko nahiz bakarreko elkarrizketak egingo dira: gehienez 30 puntu.

Elkarrizketa pertsonalak

2014/12/29.  Programaren prozesuaren baitan, elkarrizketen fasera deitzen zaizue. Horren arabera, hautagai guztiak elkarrizketa pertsonal bat egitera deituak zarete.

Elkarrizketen egutegia atal honetan argitaratu den fitxategian zehazten da, hautagai bakoitzari dagokion datarekin eta orduarekin.

Hautatuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2015/01/15. Honekin batera hautatuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzen da.

Mintegia: Laneratzea eta Hautapen Prozesuak

Mintegi honen helburua da unibertsitateko ikasleei eta tituludunei laneratzeko eta garapen
profesionalerako informazioa eta tresnak eskaintzea. Mintegian, lan praktikorako tailer
moduan antolaturik, parte hartzen duten pertsonen profil pertsonalaren eta profesionalaren
(auto)definizioan, besteak beste, aurreratzen saiatuko da, baita pertsonala hautatzeko
prozesuak ezagutarazten ere.

Honakoei zuzenduta: Garaituz programako hautapen prozesuan parte hartu duten ikasle eta
tituludun guztiei.