Erasmus+ Praktikak 2024

Erasmus+ Praktikak 2024

01. DEIALDIA

Ebazpen honen xedea da Erasmus+ praktikak 2024/2025 edizioaren oinarriak eta deialdia argitaratzea. Programa honen helburua da UPV/EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleen mugikortasuna sustatzea, prestakuntza-praktikak egin ditzaten Europar Batasuneko Erasmus+ programan parte hartzen duten herrialdeetan kokatutako enpresetan eta erakundeetan.

Beken ezaugarriak:

  • Jarduera:
    • Ikaslea matrikulatuta dagoen ikasketekin zuzenean lotuta egon beharko duten nazioarteko praktikak egitea.
    • Eskatzaileak bilatu behar du harrera enpresa/erakundea, eta bere zentro/fakultatearen onarpena izan behar du mugikortasuna egiteko.
  • Helmugak: Enpresa/erakundea Europar Batasuneko Erasmus+eko herrialde batean egon behar du. 
    • Onargarri diren (eta ez diren) harrerako enpresa/erakunde motak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.
  • Hartzaileak:  UPV/EHUko gradu, master ofizial eta doktoregoko ikasleak
  • Hasiera datak: Praktikak 2024/09/02tik 2025/08/31era egin daitezke
  • Finantziaketa: laguntza ekonomikoak DEIALDIA dokumentuan agertzen dira.
  • Iraupena:
    • Egonaldi laburra:  Gutxienez 5 egunez eta gehienez 30 egunez finantzatuko da (doktoregoa)
    • Egonaldi luzea: Gutxienez 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete finantzatuko dira (gradu, master eta doktoregoa)
  • Bulego kudeatzailea: Nazioarteko Harremanetarako bulegoa kudeatuko ditu eskaera guztiak eta beka-onuradunen hautaketa egingo du. Argitaraturiko DEIALDIA dokumentuan azaltzen dira bete beharreko eskakizunak, eman beharreko pausoak, hautaketa prozedura, epeak, hautatuen betebeharrak...

​​​KONTAKTUA

 

02. IZENA EMATEKO PROZEDURA

Deialdia eta Izena emateko online formularioa uztailan 4an irekiko dira

Eskabideak aurkezteko epea 2025ko apirilaren 31(e)an amaituko da. Izena behar bezala emateko informazio guztia DEIALDIA dokumentuan aurki daiteke. Hona hemen laburpena:

Programan izena emateko urratsak:

  1. Programan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute (ikus DOKUMENTAZIOA puntua), link honetan eskuragarri dagoen online eskabide-formularioan:
  1. Inprimakia bete eta eskabidea bidali ondoren, eskatzaileak gordekina jasoko du adierazi duen helbide elektronikoan.
  1. Posta elektroniko hori (gordekina) jaso ondoren, Euskara, Kultura eta Nazioartekotze Errektoreordetzara bidali beharko da, UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bidez, https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico webgunearen bidez, eta eskabidearen "Destinoa" atalean aukeratuko da: VR. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzea > Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (U02000247).
    • Salbuespen gisa, UPV/EHUko 3 campusetako edozeinen erregistro-bulegoen bidez ere aurkeztu ahal izango da, aipatutako harremanetarako helbidera barne-postaz bidal dezaten. Erregistro-bulegora joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, https://aurretiko-hitzordua.ehu.eus/hasiera atarian sartuta.
  1. Inprimakia online bete duten baina eskabidea erregistratu eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreordeari zuzendu ez dioten pertsonek, aurreko puntuetan adierazitako bideetatik, EZ AURKEZTUTZAT JOKO dira, eta programatik kanpo geratuko dira.

OHARRA: Izen-ematea web formularioaren bidez egitea lortzen ez bada eta, beraz, eskabidearen frogagiria jasotzen ez bada, ikasleak od.international@ehu.eus helbidera jakinarazi beharko du eta deialdi honetako 5.2 puntuan jasotako dokumentazio guztia Erregistro bidez bidali beharko du.

DOKUMENTU GARRANTZITSUAK

Erregistro Elektronikoa - Laguntza dokumentua (PDF)

 

03. BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA

Online inprimakiaren bidez, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  1. Eskabide-orria (ikusi eranskinak), PDF formatuan, behar bezala beteta eta eskatzailearen sinadurarekin.
  2. NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
  3. Learning Agreement (2024ko proiektuarena), honako pertsona hauek sinatua: 1) parte-hartzailearen Ikastegiko Nazioarteko Harremanen koordinatzailea, 2) xede-erakundea eta 3) parte-hartzailea.
    • Ezinbestekoa da "Traineeship in digital skills" eta "Level of language competence" atalak osatzea
  4. Hizkuntza-ziurtagiria, enpresak derrigorrezko baldintza gisa ezartzen badu maila jakin bat egiaztatzea. Oro har, enpresako lan-hizkuntza jakitea ezinbestekoa da nazioarteko mugigarritasunaz gozatzeko.
    • Enpresa bakoitzean eskatutako mailari eta haren balizko egiaztapenari buruzko informazioak Ikaskuntza Akordioan (Learning Agreement) agertu behar du.
    • Enpresak hizkuntzaren ezagutza-maila jakin bat frogatzea eskatzen badu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua (HEEEB) edo parekoa erabiliz egingo du, enpresak hizkuntza-ziurtagiri zehatz bat (TOEFL, IELTS…) eskatu ezean. Kasu horretan, ez da inolako korrespondentziarik aplikatuko, eta ikasleak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du, organismo eskudunak jaulkitakoa.
  5. Graduko ikasketak egiten diren zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena, Erasmus+ Praktikak deialdi honen arabera nazioarteko praktikak egiteko. Masterreko ikasketen kasuan, arduradunaren baimena behar da.
  6. Erasmus+ Studies programa egiten ari bada: Erasmus+ Studies programako amaierako ziurtagiria
  7. Beharrezkoa bada, deialdiko 4.2 puntuan adierazitako "aukera gutxien" dituen taldekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa

IZENA EMANGO DUTENENTZAKO ERANSKINAK:

  1. Eskabide-orria
  2. Learning Agreement (2024ko proiektuarena)
  3. Zentroko nazioarteko mugikortasuneko arduradunaren baimena

 

04. HAUTAPEN PROZEDURA

  • Eskaerak jaso ondoren, horien ebaluazioa eta hautaketa egingo da. Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak egingo du hautaketa-prozesua. Hautatutako mugikortasunak baino ez dira finantzatuko, 2024-2025 ikasturtean argitaratuko diren ebazpenetan agertzen direnak (bat baino gehiago argitaratuko dira).
  • Jasotako eskabideak aztertu, hautatu eta ebazpenetan sartzea, eta hautatutako pertsona bakoitzaren praktiken mugikortasuna formalizatzeko beharrezko dokumentazioa sortzeak denbora dezente eskatzen du (3-4 aste). Beraz, oro har, ez dira onartuko eskaera bidaltzen denetik zenbatzen hasita 4 aste baino gutxiagoko epean hasi nahi diren praktiketako mugikortasun-eskaerak . Izen-ematea azken ordurako ez uztea eta lehenago izena ematea gomendatzen da.
  • Soilik ebaluatuko dira eskabide osoak eta destinoan onartutako lan-programa bat aurkezten dutenak, eta, betiere, egokiak badira eta deialdian adierazitako xedea eta helburuak betetzen badituzte. Programan parte hartzeko eta onartua izateko eskaerak sarrera-erregistroko hurrenkeraren arabera ebaluatuko dira.
  • Ikasturtean zehar, eta eskaerak jaso ahala, hainbat ebazpen argitaratuko ditugu. Dena den, uneren batean jasotako eskabide guztietarako funtsik eskuragarri ez badago, balorazio-irizpide hauek erabiliko dira esleipendunak hautatzeko:
    • Espediente akademikoaren batezbesteko nota: % 70 (masterren kasuan, graduko nota kontuan hartuko da).
    • Kasuan kasuko herrialdeko hizkuntzaren ezagutza maila edo/eta ingelesarena: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C2 maila edo titulu baliokideak: % 30eraino (C1: % 25, B2: % 20, B1: % 15).

HAUTATUAK IZAN DIREN PERTSONENTZAKO ERANSKINAK: (bakarrik kontuan izan hautatua izatekotan)

Hemen bakarrik argitaratzen ditugu eranskinak. Eskatzaileak egiaztatu behar du (deialdia irakurriz) prozesuko zein punturi dagokion dokumentu bakoitza, eta bakoitzean eskatzen den gainerako dokumentazioa.

 

05. ZERRENDAK

06. BEHIN-BEHINEKO EBAZPENAK

Prozesuan zehar, behin-behineko eta behin betiko hainbat ebazpen argitaratuko dira eskaerak jaso ahala.

  • Behin-behineko lehenengo erabakia. Erabakia, 2024ko uztailaren 16koa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2024/2025 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​
  • Behin-behineko bigarren erabakia. Erabakia, 2024ko irailaren 20koa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2024/2025 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​

07. BEHIN BETIKO EBAZPENAK

  • Behin betiko lehenengo erabakia. Erabakia, 2024ko abuztuaren 02koa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, diru laguntzak esleitzeko 2024/2025 ikasturtean Erasmus + programan Erasmus Praktikak mugikortasunerako.​​​