Jariakinen mekanika
Jariakinen edo Fluidoen Mekanika, atsedenean eta mugimenduan dauden fluidoen (likido eta gasak) portaera aztertzen duen zientziaren adarra da, bere baitan gertatzen diren indar eta energia trukeak definituz. Haien portaera deskribatzen duten oinarrizko legeak hainbat bidetatik aztertzen dira: analitikoa, zenbakizkoa CFD bidez eta esperimentala laborategian.
Aireak eta urak, adibidez, gure bizi-ingurunea baldintzatzen dute, eta hainbat zientzia-eremuri eragiten diete, hala nola meteorologiari, hidrologiari, ozeanografiari, meteorologiari eta medikuntzari. Ingeniaritzaren esparruan, aplikazio askotan, fluidoek diseinu eta prozeduren bilakaera adierazten dute; adibidez, aeronautikaren eta untzigintzaren arloetan, fluidoek egitura solidoekin duten interakzioan garrantzi handia dute. Bestalde, edateko uraren horniduran- eta saneamendu-sareen diseinuan, fluidoei (ponpak eta haizagailuak) energia ematen dieten edo haietatik energia ateratzen duten (turbinak eta aerosorgailuak, prentsagailuak, etab.) fluido-makinen operazioan eta hautaketan. Era berean, badira beste aplikazio batzuk ere, hala nola fluidoa eragingailuen edo zilindroen eta prentsen oleohidraulikan esfortzu-transmisore gisa erabiltzea, edo energia termikoa transmisore gisa erabiltzea hozte- eta berokuntza-zirkuituetan.
Jariakinen mekanikak hainbat arlo teknologikotan duen aplikagarritasun handiari esker, jakintza-arlo hau ezinbestekoa da ingeniaritzaren irakaskuntzan, eta, aldi berean, funtsezkoa da gaur egungo ikerketa-eremu askotan aurrera egiteko.