Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza Energetikoa Saila energiaren inguruko unitate akademikoa da, gai horietan ikerketa, irakaskuntza eta garapena bultzatzen dituena. Bertan, energia ingeniaritzarekin erlazionatutako hainbat arlo lantzen dira, hala nola, energiaren sorkuntza eta kudeaketa, efizientzia energetikoa edo energia berriztagarriak. Sailak energia ingeniaritzaren inguruko formakuntza integrala eskaintzen du, etorkizuneko erronka energetikoei aurre egiteko eta garapen jasangarria bultzatzeko gaitasuna izango duten ikasleak heziz.
UPV/EHU-ko Ingeniaritza Energetikoa Saileko jarduerak
1. Programa akademikoak. Ingeniaritza energetikoaren inguruko graduko zein gradu-osteko formakuntza eskeintzen du. Programa hauek oinarrizko zein aplikazio aurreratuak lantzen dituzten irakasgaiak biltzen dituzte.
2. Ikerketa. Sailak ingeniaritza energetikoaren zenbait arlo lantzen ditu, hala nola:
- Energia berriztagarriak (eguzki-energia, eolikoa, biomasa, eta abar).
- Efizientzia energetikoa eta energia-aurreztea.
- Energiaren biltegiratze eta kudeaketa.
- Teknologia energetikoetan berrikuntza.
3. Proiektuak eta elkarlanak. Nazioarteko eta nazionalak diren ikerketa proiektuetan parte hartzea, baita industria eta beste instituzio akademikoekin elkarlana. Proiektu hauen helburua teknologia berrien garapena, ingurumen-inpaktu analisia eta prozesu energetikoen hobekuntza izaten da.
4. Laborategi eta baliabideak. Teknologia aurreratuko laborategi espezializatuak, ikerketa zein irakaskuntza babesteko. Laborategi hauek energiaren inguruko praktika zein esperimentuen garapena ahalbidetzen dute.
5. Ezagutzaren transferentzia eta dibulgazioa. Ikerketa eta irakaskuntzatik aparte, sailak dibulgazio zientifiko eta ezagutzan transferentziaren inguruko jarduerak gauzatzen ditu, gizarteari zein enpresei zuzendutakoak.
Espezializazio Arloak
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza Energetikoa Sailak jakinduria arlo desberdinetan dago antolatuta:
Energia berriztagarriak.
- Teknologia eoliko, hidraulikoa, biomasa eta eguzki-energian ikerketa eta garapena.
- Energia berriztagarrien inplementazio-proiektuak.
- Proiektu berriztagarrien ingurumen-inpaktu eta bideragarritasun azterketak.
Energia nuklearra.
- Zentral nuklearrak.
- Fusio eta fisio teknologiak.
Efizientzia energetikoa
- Energia kontsumoa murrizteko sistema energetikoen optimizazioa.
- Auditoretza energetikoak eta etekin-azterketak.
- Eraikin eta industrien efizientzia energetikoa hobetzeko metodologia eta teknologien garapena.
Energiaren biltegiratzea.
- Bateria eta bestelako energia-biltegiratze sistemetan ikerketa.
- Biltegiratze teknologien integratzea sistema energetikoan.
- Biltegiratze sistemen etekin eta bizitza-zikloaren analisia.
Teknologia termikoak.
- Energia termikoa oinarri duten sistemen azterketa eta garapena.
- Kogenerazio eta trigenerazioan berrikuntzak.
- Berokuntza, aireztatze, eta aire girotu teknologiak.
Energia eta ingurugiroa.
- Sistema energetikoen ingurumen-inpaktua.
- Isuriak gutxitzeko eta jasangarritasun estrategiak.
- Bizitza-ziklo eta jasangarritasun analisia.