Ikerkuntza-Ikuspegi orrokorra

Ikerketa: Ikuspegi orokorra

Ingeniaritza Energetikoa Sailean, hainbat ikerketa-lan egiten dira ikerketa-taldeen bidez, enpresekin, Zentro Teknologikoekin eta Administrazio Publikoekin lankidetzan.

  • Eraikinen energia-eraginkortasuna, bai inguratzaileari dagokionez, bai instalazioei dagokienez.
  • Itsas inguruneko energia berriztagarriak: offshore energia eolikoa eta eguzki-energia fotovoltaikoa eta  baita nearshore eta offshore olatu-energia ere.
  • Meteorologia, klima eta ingurumena, klima-aldaketaren eta hark baliabide hidrikoen, haizearen eta olatuen eskuragarritasunean duen eraginaren ondorioz.
  • Barne-errekuntzako atzera-aurrerako motorrak, batez ere itsas garraioari eta garraio industrialari lotutako aplikazioetan.
  • Emisio erradioaktiboek biosferan duten inpaktuaren ebaluazioa eta karakterizazioa, bai eta Zaintza Erradiologiko Automatikoa ere.
  • Fusio-erreaktore baten parte izan daitezkeen materialak karakterizatzea, gasen arteko interakzioa aztertzen duten teknikak erabiliz.
  • Ur-kontagailuak egiaztatzeko eta kalibratzeko saiakuntzak, errore-kurbak lortzea eta balio-bizitza luzatzea, ICT/155/2020 Aginduaren arabera.