Endika Uriarte

Endika Uriarte Orbañanos

Telefonoa

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Endika Uriarte Orbañanos

Micaela Portilla Ikergunea

Justo Vélez de Elorriaga, 1

01006 Vitoria-Gasteiz

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

endika.uriarte@ehu.eus

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) doktoregaia da Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan. Euskal Hizkuntza eta Kultura + Hizkuntza Modernoak: ingeles ikasketak (Deustuko Unibertsitatea) gradu bikoitza bukatu zuen 2021. urtean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen irakasle masterra 2022an. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra egin zuen 2023. urtean. Bere Master Amaierako Lanak Euskaltzaindiaren Mintzola 2023 saria jaso zuen. Ikergai nagusia euskara-gaztelania kode-alternantziaren eta ergatiboaren markaren artean dagoen harremanean sakontzea da eta horien arteko murriztapen gramatikalak ikertzea.

Argitalpenak

Uriarte, E. (2024). Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu-azterketa bat. Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (69), 207-252. https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.279