Aurkezpena
Aurkezpena
Euskal Herriko hizkuntzen, eta bereziki euskararen jabekuntza, ikaskuntza eta irakaskuntza eleanitza ikertzea da ELEBILAB ikertaldearen helburu nagusia.
Hizkuntzaren ikuspegi sozio-diskurtsibotik, euskararen eta bere inguruko hizkuntzen garapena aztertzen dugu, betiere ahozko zein idatzizko erabilera zehatzak ikergai hartuta.
Hizkuntzaren ikuspegi kognitibotik, haur elebakarrek zein elebidunek ezagutza lexikoa eta gramatikala nola garatzen duten ikertzea du helburu, hizkuntza arazodun eta gabeko, haurren eta helduen erabilera linguistikoari erreparatuta.
Ikerketa ildo nagusiak:
- Haurren garapen lexiko eta gramatikala
- Elebitasun goiztiarra
- Ahozko eta idatzizko diskurtsoaren azterketa
- Hizkuntzen didaktika
- Hizkuntza-arazoak
- Kode-alternantzia
- Hizkuntza gutxitua (euskara) barne hartzen duen irakaskuntza eleanitza
- Hizkuntzarekiko jarrerak