Instalazioak
![Irudia](/documents/34449119/35693934/contraluztrasero.jpg/34c9142f-ba31-bbd8-ecaa-5e846d8ed882?t=1648120050124)
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Arabako Campuseko txoko pribilegiatu batean kokatuta dago; hain zuzen, Tomas Alfaro Fournier unibertsitate-egoitza eta Hegoalde Auzo-etxean metatuta dauden kirol-ekipamendu eta ekipamendu soziokulturalak dauden parke berean.
![Irudia](/documents/34449119/35693934/residencia.jpg/7134ec96-5159-98bf-f8c3-4c2d99ec8a4e?t=1648120050077)
Gainera, 2003. urtean eraikina berritu zuten, eta, ondorioz, Zentroko langile eta ikasleek azpiegitura eta instalazio modernoez goza dezakete beren jarduera akademikoa gauzatzean.
Hona hemen jarduera akademikoak egiteko Zentroan dauden instalazio guztiak:
- Hamar ikasgela arrunt.
- Bi informatika-gela, 23 eta 34 ekiporekin irakaskuntzarentzat.
- Mintegiak edo bilerak egiteko hiru lokal.
- IKD jantoki-ikastoki gela, hallean dagoena. Bertan ikasleek bakarrik edo taldean ikas dezakete jaten duten bitartean.
- Gradu-aretoa.
- Fotokopiagailua, hallean dagoena. Bertan ikasleek irakasleek ematen dituzten apunte, programa, ariketa, kasu praktiko eta abarren fotokopiak egin ditzakete.
- Informazio pantaila, hallean dagoena. Bertan ikasleentzat interesgarria den informazioa argitaratzen da.
![Irudia](/documents/34449119/35693934/Instalaciones.jpg/28762b2e-37cb-4e48-7fa9-2bc7063f9147?t=1648120050014)