Kalitate Batzordea
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Kalitate Batzordea Ikastegiko Batzarrak izendatutako batzordea da. Dekanotza taldearekin batera, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren (KBBS) plangintza eta jarraipen zereginetan dihardu, eta, horrez gain, kalitate sistema horren politika, helburu, plan, programa, erantzukizun eta lorpenen barne komunikaziorako tresna da.
Ikastegiko Kalitate Batzordeak, gainera, dekanotza taldeari eta Fakultateko Batzarrari laguntza eta aholkularitza emango dizkie tituluen curriculuma garatzeari begira, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza ereduaren arabera. Eredu horretan, metodologia aktiboen bidez eta informazio eta komunikazio teknologien laguntzaz, ikasleak gidatutako ikaskuntza (banakakoa nahiz taldekoa) sustatuko da, bai eta etengabeko prestakuntza eta ebaluazioa ere, irakaskuntza testuinguru kooperatibo eta eleanizdun batean.
Era berean, Ikastegiko Kalitate Batzordeak irakasleen ebaluaziorako txostenak egingo ditu.
Kalitate Batzordearen arautegia