EEF - Coordinación Grados y Dobles Grados

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskaintzen diren titulazioetako irakaskuntzaren koordinazioa

Graduko ikasketak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduko ikasketak koordinatzeko prozedura bat dator Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiarekin eta Graduko ikasketak koordinatzeko protokoloan (PDF, 269KB) adierazten da.

Irakaskuntza eskaintza, ikaskuntzaren emaitzen definizioa, irakaskuntzako metodologiak eta ebaluazio sistemak sailetan zehazten dira bat etorrita titulazio bakoitzeko memoriarekin. Hori guztia irakasgaiaren irakaskuntza gidan biltzen da eta argitara ematen da matrikula epea ireki aurretik, ikasleek eskuragarri izan dezaten irakaskuntzari laguntza emateko plataforma birtualean. Irakasgaia EEFko atal batean baino gehiagotan ematen bada, irakaskuntza gida irakasle guztien artean egiten da irakasgaiko koordinatzaileak gainbegiratuta.

Titulazioaren jarraipena koordinatzaileak (ataleko batzordeak edo/eta ataletako batzarrek izendatuak) bermatzen du, bai eta mailako eta moduluetakoek ere. Koordinazio lana horizontala (irakasgaiak eta moduluak) eta bertikala (moduluak eta graduak) da, ondorengo fluxugraman ikus daitekeenez:

Gradua EEFko atal batean baino gehiagotan ematen bada, irakaskuntza-ikaskuntza bateratzeko prozesua atal bakoitzeko graduko arduradunen arteko koordinazio lanaren bidez bermatzen da.

Gradu bikoitzen koordinazioa batzorde akademikoen bidez egiten da, batzorde horien ardurapekoa baita irakaskuntza eskaintza eta arlo akademikoaren antolaketa. Batzorde akademikoaren osaera Graduko ikasketak koordinatzeko barne arautegian dago jasota.

Prozesu horren emaitza maila bakoitzeko koordinazio txostena da: graduko koordinatzaileek txostenak batu eta sistematizatu ondoren, jarraipen txostena egiten dute. Txosten horiek barne hausnarketarako aukera ematen dute oinarri hartuta etengabeko hobekuntzaren filosofia, eta titulazio bakoitzeko indarguneak eta hobetu beharrekoak antzematen dira. Prozesua bukatzeko, gradu bakoitzeko koordinazio arduradunek ikasleen ordezkariekin hitz egiten dute ikasleen iritzia entzuteko.

Txosten guztiak Kalitate Batzordeak ematen ditu ontzat Fakultateko Batzarrean aurkeztu aurretik, eta, ondoren, web gunean argitaratzen dira gizarte osoaren esku jartzeko titulazioko emaitzak.

EEFko graduko koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua:

Sarriko Mª Pilar Zorrilla Calvo

pilar.zorrilla@ehu.eus

Gipuzkoa

Miren Edurne Aldazabal Etxeberria

edurne.aldazabal@ehu.eus

Araba Amaia Lafuente Ruiz de Sabando amaia.lafuente@ehu.eus

 

Ekonomiako Gradua:

Sarriko Arantzazu Gorostiaga Alonso arantza.gorostiaga@ehu.eus

 

Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua:

Sarriko Alaitz Artabe Echevarria alaitz.artabe@ehu.eus

 

Marketineko Gradua:

Sarriko Ainhoa Oguiza Tovar ainhoa.oguiza@ehu.eus

 

Negozioen Kudeaketako Gradua:

Elcano Ixone Alonso Sanz ixone.alonso@ehu.eus

EEFn eskaintzen diren gradu bikoitzetako koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza:

EEF, Sarriko José Ignacio Cubero Marcos joseignacio.cubero@ehu.eus

Gipuzkoa,

Zuzenbide Fakultatea
Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga inigo.iruretagoiena@ehu.eus

 

Double Bachelor’s degree in Business and Economics:

EEF, Sarriko Norma Olaizola Ortega norma.olaizola@ehu.eus

 

EAZko  Kudeaketa eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza:

EEF, Araba Javier Gavilanes Trapote javier.gavilanes@ehu.eus

UPV/EHUn eskaintzen diren gradu bikoitzetako koordinatzaileak (2024-2025 ikasturtea)

Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza:

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Leioa

Ixone Alonso Sanz

ixone.alonso@ehu.eus

 

Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza:

Ingeniaritza Eskola, Araba

Fco. Javier García de Amezaga Monte patxi.garciadeamezaga@ehu.eus