EEF - Competencias en sostenibilidad (Innovación Educativa)_intro

Iraunkortasuna lortzeko gaitasunak

Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (EEF) Iraunkortasunerako Hezkuntzarekiko (IH) konpromisoa hartzen du, ezagutzan, balioetan eta jarreretan aldaketak sustatzeko funtsezko eragile gisa, guztiontzako gizarte jasangarriagoa eta bidezkoagoa lortzeko. Abiapuntu hartuta UNESCOk (2017) zehaztu eta UPV/EHUk Zeharkako Gaitasunen Katalogoan (2019) bere egin zituen iraunkortasunaren aldeko gaitasunak, UPV/EHUk proposatutako ikaskuntza-emaitzak hiru garapen mailatan banatu dira —oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua—, EEFn ematen diren gradu eta graduondokoen irakaskuntzan gaitasun horiek koordinatu eta ezartzeko. Gaitasun horiek eta horien jarduera-mailak Fakultateko Kalitate Batzordeak baliozkotu ditu 2023/06/30ean.

EEF - Competencias en sosteniblidad (Innovación Educativa)

1. Lankidetzarako gaitasuna

Beste batzuekin batera modu enpatikoan eta parte-hartzailean lan egitea, ekonomiaren eta enpresaren arloko proiektu edo zeregin bat osatzeko.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Lankidetzarako inguruneak erabiltzen dira (ikasgela birtualak, foroak, etab.) informazioa eta baliabide pertsonalak trukatuz, proiektu, politika edo ekintza ekonomiko enpresarialen jasangarritasuna identifikatzeko Ikasleek lantalde desberdinetan hartzen dute parte beste ikuspuntu batzuk ulertzeko eta ikaskuntza aberasteko, ekonomikoa enpresa arloko proiektu batek gizartean, ingurumenean eta ekonomian dituen ondorioak aztertzeko Arlo ekonomia eta enpresa arloko lankidetza baliabideak erabiltzen dira garapen jasangarrirako proiektuak egiteko, eta  bere gain hartuta erabakien erantzukizun ekonomiko eta soziala

2. Aurrea hartzeko gaitasuna

Ekonomia eta enpresa arloko erabakiek ekar ditzaketen egoera posibleak aurreikustea, baita horiek gertatzeko aukerak ere, eta egoera posible bakoitzean hartu beharreko erabaki eta ekintzak aztertzea.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Politika, proiektu edo jarduera ekonomiko eta enpresarialen arloko esperientziak hartzen dira kontuan, eta eragin ekonomiko eta soziala aztertzen da Etorkizun izango duen jarduera profesionalarekin zerikusia duten politika, proiektu eta jardueren eragin orokorra (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) aurreikusten da Hainbat agertoki ulertu eta ebaluatzeko gaitasuna (posiblea, gertagarria eta desiragarria), ekintza ekonomiko eta enpresarialen ondorioak zehaztuz

3. Araugintzako gaitasuna

Ekonomiaren eta enpresaren arloko erabakiak hartzeko balio eta printzipio deontologikoei buruz hausnarketa egitea.

OINARRIZKO MAILA

MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu

Ekonomia eta enpresa arloan, arlo digitalean, sozialean edo ingurumenaren arloan jokabide desegokiak edo ez oso jasangarriak identifikatzen dira, horiek saihesteko Etorkizuneko jarduera profesionalari begira prestakuntza testuinguruan hartu beharreko erabaki ekonomiko eta enpresarialen ondorio etiko eta sozialak aztertzen dira Ekonomia eta enpresa ekintzen azpian dauden arau eta balioei buruzko gogoeta egiten da, interes gatazka dagoenean egokiak ote diren aztertuz eta jasangarritasuneko helburuak lortzeko printzipioak eta helburuak negoziatuz

4. Estrategia gaitasuna

Ekonomia eta enpresa arloko esku-hartzeak diseinatzea, bideragarritasun, efizientzia eta eraginkortasun irizpideak kontuan hartuta.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Ekonomiaren eta enpresaren arloko erabakien hobekuntza arloak identifikatzen dira, lehentasun ordena eta jasangarritasun irizpideak ezarriz Ekonomiaren eta enpresaren arloko produktu, prozesu eta/edo sistemak diseinatzen dira, muga errealisten barruan eta jasangarritasun irizpideak ezarrita Ekonomia eta enpresa estrategiak abian jartzea, egoera erreal/errealistetan dauden baliabideak kudeatuz eta jasangarritasun irizpideak erabiliz

5. Pentsamendu kritikorako gaitasuna

Eskura dagoen informazioa aztertu eta ebaluatzea, eta informazio hori egokia den eta garapen jasangarriaren arloan aurrera egiteko aukera ematen duen erabakitzea, modu autonomoan eta irizpideekin.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Prestakuntza jardueraren esparruan, informazio jakin bat aztertzea eta planteatutako arazoa konpontzeko egokia den edo ez aztertzea Ekonomia edo enpresa arloko egoera baten aurrean, arazo jakin bat konpontzeko aukerak ebaluatu, irizpide propio, dokumentatu eta arrazoituekin Egoera erreal/errealista bateko baliabideak kudeatzea, garapen jasangarrian aurrerapenak ahalbidetuko dituzten ekonomia- eta enpresa-estrategiak abian jartzeko

6. Autokontzientzia/autokritikarako gaitasuna

Gure ekintzen eragina zalantzan jartzea eta lan edo gizarte harremanetan dugun zereginaz jabetzea.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Faktore pertsonalek ekonomia eta enpresa arloan duten eraginaz jabetzen da, garapen jasangarrian aurrera egiteko esku-hartze positiborako gaitasuna aztertuz Ekonomia eta enpresa arloko  eginkizun konplexua garatzen du, modo pertsonalean inplikatuta, bere emozioak kudeatuz eta garapen jasangarria bilatuz Garapen jasangarriaren helburu eta erronketan inplikatzen da, bere jardun eremuan hobekuntzak ezarriz, bere itxaropen pertsonal eta profesionalak berregokituz eta etorkizuneko erronka berriei aurre eginez

 

7. Arazoak ebazteko gaitasuna

Ikasitako trebetasun eta ezagutza guztiak erabiltzea arazo konplexu bat konpontzeko eta garapen jasangarria sustatzen duten irtenbideak bilatzeko.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Ekonomiaren eta enpresaren eta gizartearen gaur egungo egoera moldatzen duten arazoei konponbidea bilatzen zaie, irakasgaiaren berariazko gaiarekin lotutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatuz Ekonomia, enpresa eta/edo gizarte arloan esku hartzeko proiektu errealista garatzen da, aukera posibleen artean aukeratu eta erabakiak hartuz eta garapen jasangarrian aurrera egiteko bidean izango dituen eragina eta ondorioak aztertuz Ekonomiaren eta enpresaren arloko gaur egungo egoeran dagoen arazo bat konpontzeko dauden baliabideak kudeatzen dira, garapen jasangarria sustatzen duten aukerak sortuz

8. Pentsamendu sistemikorako gaitasuna

Askotariko ezagutzak integratzea, kausak eta ondorioak elkarrekin lotzea, arazo baten globaltasuna ulertzeko.

OINARRIZKO MAILA MAILA ERTAINA MAILA AURRERATUA

Ezagutza

Aurkikuntza/Sentsibilizazioa

Inplikazioa

Mobilizazioa/Aktibazioa

Inplementazioa

Frogatu/Egiaztatu
Ekonomiaren eta enpresaren eremuan praktika profesionaleko egoera bati eragiten dioten interes askotarikoak identifikatzen dira Egungo garapen ereduaren politika eta programa ekonomiko eta enpresarialek dituzten ondorioak aztertzen dira gizartean eta ingurumenean duten eragina zehazteko Arlo desberdinetako ezagutzak erlazionatzen dira, ekonomia- eta enpresa-erabakietako egoera konplexuei erantzun integrala emateko eta garapen jasangarrian aurrera egiteko