Azken ebaluazioari eta deialdiari uko egitea (Vitoria-Gasteiz)
Etengabeko ebaluazio sistemari uko egitea (8.3 art.)
- Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko, ikasleak etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.
- Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.
- Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten dion ikasleak azken ebaluazioko sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango du.
Deialdiari uko egitea (12. art.)
- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Garrantzitsua. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, sistema horri uko egiten ez dioten ikasleek –alde batera utzita zein den bertan parte hartzeko maila, eta ezarritako epeetan deialdiari uko egiten ez diotenek– irakasgaiaren irakaskuntza gidan jasotako irizpideen eta ponderazioen araberako kalifikazio bat izango dute.