Unibertsitateko ikasketak hasita lekualdatzea
Onartzeko baldintzak eta irizpideak
Unibertsitateko ikasketa ofizialak hasita izanik ikasketa horietan jarraitu edo unibertsitateko beste ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleek (lekualdaketak) sartzeko eskaera tramitatu behar dute.
Jatorrizko ikasketetan iraunkortasun-araudia betetzen duten lekualdatze-eskaerak honako irizpide hauen arabera ebatziko dira:
- Lehen kurtsoa edo 60 kreditu osorik gaindituta izatea, plaza-muga duten eta prozedura arruntean plaza guztiak esleitu zaizkien ikasketen kasuan.
- Jatorrizko ikasketak ekonomia eta enpresa arlokoak izatea.
- Gradu bikoitzeko eskaeren kasuan, jatorrizko ikasketak ere gradu bikoitzekoak izanen dira. Hau da, EAZ+Zuzenbidea eta EAZ+Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza.
- Double Bachelor 's degree in Business and Economics delakoaren kasuan, jatorriak gradu bikoitz bera izan behar du, eta, gainera, UPV/EHUk titulazio bikoitza lortzeko ezarritako baldintzak bete behar ditu.
- Ikaslearen espedientea, hau da, onetsitako kreditu kopurua eta espedientearen batez besteko nota.
Arestian aipatutako irizpideak aplikatu eta lehen lekualdatze-esleipena egin ondoren, plaza libreak geratzen badira, ikastetxeko zuzendaritzak onartu ahal izango du lehen mailara sartzeko mugarekin eta irakaskuntzarako gaitasunarekin bateraezina ez den lekualdatze-kopurua, eskatzaileak baldintza hauek betetzen baditu:
- Jatorrizko ikasketak ekonomia eta enpresa arlokoak izan beharko dira.
- Gutxienez 36 ECTS kreditu gaindituta izatea.
Prozedura eta ebazpena
Lekualdaketa honako prozedura honen arabera eskatu ahal izango da:
- Eskabidea egiteko, web-inprimakia bete beharko da, kudeaketa-araudian adierazitako epeetan.
- Ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko zaio ikasleari, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere 5 egun balioduneko epean.
- Lekualdaketa onartu zaien ikasleek fakultateko idazkaritzan entregatu beharko dute matrikula formalizatzeko beharrezkoa den jatorrizko dokumentazioa, posta elektronikoz bidalitako argibideen arabera. Epe horretan egiten ez badu, ikasleak lekualdatzeko edo gradua aldatzeko eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
Eskainitako plazak
Hauek dira lekualdaketa eskatu duten ikasleei eskainiko zaizkien plazak:
- Matrikulako plazen eskaintzaren %10 gehienez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean esleitu gabe gelditutako plazak.
- Gradu bikoitzen kasuan, lehen kurtsoko matrikula-plazen eskaintzaren %10 gehienez.
- Matrikulako plazen eskaintzaren %20 gehienez, eskainitako gainerako graduetako lehenengo mailan, gehi prozedura arruntean kasuan kasuko graduan esleitu gabe gelditutako plazak.
Muga horiek beste era batera aplikatuko dira egoitzan eta ataletan, haien kupoak kontuan hartuta.
Goi mailako eta errendimendu altuko kirolariak
Kirol arrazoien ondorioz bizilekuz aldatu beharra izan duten goi mailako eta errendimendu handiko kirolariek bizileku berrian euren ikasketekin jarraitu nahi izanez gero, espedientea lekuz aldatzeko eskariak lehentasuna izango dute kasuan kasuko ikasketetan lekualdaketetarako dauden plazak esleitzean, bat etorrita uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuak, goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzkoak, 9.10 artikuluan zehaztutakoarekin.
Egokitzapen-ikastaroa (Arabako eta Gipuzkoako atalak)
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko titulua lortu nahi duten EHUko Enpresa Zientzietako diplomadunentzat da egokitzapen-ikastaroa.
Aurreinskripzioak Ikastetxeko Idazkaritzan egin beharko dituzte.
Fakultateko Arautegia
Web formularioari erantsi beharreko dokumentazioa
- UPV/EHUko ikasleak.
- Ez dute inolako agiririk erantsi beharko.
- Beste unibertsitate batzuetako ikasleak.
- Egindako unibertsitate ikasketen ziurtagiri akademikoa (edo espediente akademikoa) eskaneatu eta erantsi beharko dute (pdf formatuan).
- Egiaztagirian argi eta garbi agertu beharko dira honako hauek: batez besteko nota, kalifikazio guztiak, irakasgai mota, agortutako deialdi kopurua eta UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzen dituen ala ez.