IkaslePraktikak 2023-2024 (Erasmus+ Internships for Students)
Sarrera
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) curriculumetik kanpoko praktikaldiak deitzen ditu UPV/EHUn matrikulatutako ikasleentzat, atzerriko enpresa eta erakundeetan. Europako Batzordearen Erasmus+ mugikortasun-programen laguntza-deialdiaren barruan sartzen da programa hori.
Erasmus+ IkaslePraktikak programak UPV/EHUren asmo hauei erantzuten die: ikasleen lanbide-etorkizuna hobetzea, lan-merkatuan arrakastaz sartzen lagunduko dieten gaitasunak garatzearen bitartez, eta unibertsitate honetako ikasleen mugikortasunari bultzada irmo bat ematea.
Baldintzak
Hautagaiek, eskaera egiterakoan, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Baldintza orokorrei dagokienez, Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarrak izatea, edo EBn sartzeko hautagai den herrialde batekoak (Kroazia, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia, Islandia eta Turkia), edota Europako Esparru Ekonomikoko herrialde batekoak (Liechtenstein eta Norvegia). Horrez gainera, Espainiak ofizialki errefuxiatutzat, apatridatzat edo egoiliar iraunkortzat dituen pertsonek ere hartu ahal izango dute parte deialdi honetan. Azkenik, programan parte hartzen duten herrialdeetakoak ez diren pertsonek ere hartu ahal izango dute parte deialdian, baldin eta hirugarren herrialde bateko herritarrak badira eta praktikaldiak iraun bitartean Espainian bizitzeko bizileku-baimena badute.
- Mugikortasuna hasi aurretik, 2022-2023 ikasturtean UPV/EHUn matrikulatuta egotea, titulu ofizial bat lortzeko ikasketetan (gradukoak eta doktoregokoak), eta, graduko ikasketetan, enpresetako praktikak egiteko behar diren kredituak (120) gaindituta edukitzea, UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Arautegiak ezartzen duenaren arabera.
- Praktikak egingo dituzten enpresaren lan-hizkuntza behar adina ezagutzea. Enpresak hizkuntzaren ezagutza-maila jakin bat frogatzea eskatzen badu (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua-HEEEBren arabera), eskatutako hizkuntzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du ikasleak. Nolanahi ere, enpresaren ardura izango da ikasleak laneko hizkuntzan duen maila egiaztatzea.
- EAEn erroldatutako pertsonak: izena emanda izatea Lanbide/ Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegua eskatzeko (LANBIDEn alta UPV/EHUko Enplegu Guneetan egin daiteke, aurretik hitzordua eskatuta).
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako desgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, 2005eko otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenak ezartzen duenaren arabera.
Dokumentuak
Web-orriko formularioarekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da PDF formatuan:
- NANaren, AIZren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren kopia.
- Ikaskuntza Akordioa (Learning Agreement), bere datuekin eta sinadurarekin; harrerako erakundearen datuekin, sinadurarekin eta zigiluarekin, eta UPV/EHUren sinadurarekin eta zigiluarekin.
- Hizkuntza-ziurtagiria, baldin eta maila jakin bat egiaztatzeko betebeharra ezartzen badu enpresak. Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, hitzarmena sinatu aurretik (praktikak hasi baino 15 egun lehenago).
- Erasmus+ Studies programako amaierako ziurtagiria (Erasmus+ Studies programa egiten ari bada). Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, hitzarmena sinatu aurretik (praktikak hasi baino 15 egun lehenago).
- Europako Osasun Txartela. Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, dirulaguntza-hitzarmena sinatu aurretik (praktikak hasi baino 15 egun lehenago).
- Hirugarren fitxa (Banku-kontua). Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, dirulaguntza-hitzarmena sinatu aurretik (praktikak hasi baino 15 egun lehenago).
- IBILI-EHU asegurua edo Mediku-aseguru pribatua. Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, dirulaguntza-hitzarmena sinatu aurretik (hobe praktikak egingo dituela ziur dakienean).
- EAEn erroldatutako pertsonak: LANBIDEn alta egoera egiaztatzen duen agiria (EABA/DARDE). LANBIDEn alta UPV/EHUko Enplegu Guneetan egin daiteke (aurrena hitzordua eskatuta). Eskaerari erantsiko dio edo posta elektronikoz bidaliko du, enpleguguneak@ehu.eus helbidera, dirulaguntza-hitzarmena sinatu aurretik (hobe praktikak egingo dituela ziur dakienean).
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eskaera-orria (web-orriaren bidezko formularioan egitea lortu ezean) (docx ,140,91 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Learning Agreement (graduko eta masterreko lehen matrikula) (docx ,103,65 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Learning Agreement (masterreko bigarren eta ondorengo matrikulak, eta doktoregoak) (docx ,115,33 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hirugarren fitxa (doc ,66,05 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Praktiken hasierarako ziurtagiria (CERTIFICATE OF ARRIVAL) (docx ,89,47 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Praktiken amaierarako ziurtagiria (CERTIFICATE OF ATTENDANCE) (docx ,444,05 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)After mobility (docx ,40,93 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Beka uztea (doc ,433,00 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Learning Agreement-a aldatzea (docx ,487,34 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Bekari uko egitea (doc ,433,00 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Diru-laguntza hitzarmena (doc ,871,00 Kb)
Eskariak aurkezteko era
Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2024ko maiatzaren 31an bukatuko da.
OSO GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du eskaeran, jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hau behin jasota, inprimatu eta igorri beharko zaio Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzara - Arabako Enplegu Gunea, UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da, edo, bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki (deialdiaren oinarrietan, informazio osoa).
Eskaera orria aurkeztuko da web-orriaren bidezko formularioan egitea lortu ezean.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko maiatzaren 31ra arte.
Esleipen prozesua
- Deialdiaren oinarrietan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte programako eskatzaileek. Akatsen bat badago, 10 egun baliodun izango dituzte beharrezko dokumentazioa aurkeztuz horiek konpontzeko. Hala egin ezean, eskaera ukatu egingo zaie, behin-behineko baztertze-erabakiaren bidez, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, 68. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Sarrera-erregistroko ordenaren arabera hautatuko dira programan parte hartzeko eta onartzeko eskaerak.
- Hauek izango dira baztertzeko arrazoiak: a) deialdi honetan ezarritako epetik kanpo aurkeztea eskaerak eta b) erabaki honetako baldintzak ez betetzea.
- Dokumentazioa egoki aurkeztu ostean, 10 egun balioduneko epean OLS (Online Linguistic Support) testa egiteko eta dirulaguntza-hitzarmena sinatzeko eskatuko zaie esleipendunei. Aurretik, baina, Praktiken, Prestakuntza Dualaren eta Enplegagarritasunaren arloko zuzendariak (UPV/EHUren Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak eskuordetutako sinadura bidez) sinatutako laguntzaren esleipen-jakinarazpena bidaliko zaio. Dokumentu hori sinatzea eta OLS testa egitea sine qua non baldintzak dira, gero laguntza jasotzeko.
- Esleipendunek Erasmus+ mugikortasuna hasi aurretik egin beharko dute hizkuntza-mailaren proba. Hizkuntzaren ebaluazio egin ezean, ezingo da mugikortasunean parte hartu, eta ikasleari baja emango zaio Eramus+ programan. Ondorioz, ez du jasoko ez beka ez egindako mugikortasunari dagokion aintzatespen akademikoa.
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak ez du beka behin betiko esleituko, harik eta hautatutako pertsonek laguntza onartu arte dirulaguntza-hitzarmena sinatuz.
- Esleipendunak ikasle-izaerari eutsi beharko dio praktikaldi osoan. Gainera, Europako Osasun Txartela (EOT) eskuratu beharko du Gizarte Segurantzan, bai eta istripu- eta aberriratze-aseguru mediku osagarri bat ere, aurreikusitako aldi osoan gerta daitezkeen kontingentziak estaltzeko.
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordearen erabaki bidez esleitu edo ezetsiko da, behin betiko, laguntza.
Argibide gehiagorako
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke ondorengo telefono zenbakietan:
- Araba: 945 01 4436
- Bizkaia: 946 01 7973, 946 01 3679
- Gipuzkoa: 943 01 5946
Ondorengo emailetan: