Ongi etorri UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera
Hemen aurkituko duzu irakats eskaintzari (graduak, gradu bikoitzak eta graduondokoak), ikerketari, zerbitzuei, gizartearekiko harremanei eta GJHei buruzko informazio zabala.
Hemen aurkituko duzu irakats eskaintzari (graduak, gradu bikoitzak eta graduondokoak), ikerketari, zerbitzuei, gizartearekiko harremanei eta GJHei buruzko informazio zabala.
Lehenengo argitaratze data: 2025/01/17
"Mohamed Ayman Seddik. Ekintzailea da. Ausarta. Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasketak egiten hasi zenetik bere negozio propioa zabaltzearekin egiten zuen amets. Tolosako Kale Nagusia 31n bilakatu du bere ametsa errealitate. Ilusioa, motibazioa eta gogoa nabari zaio.
Duela hilabete eskas zabaldu zituen ateak Aradulcek. Gozogintza eta okintza uztartzeaz haratago, gizarte-lanean ekarpena egiteko helburuarekin sortu du bere proiektua. Mohamed Ayman Seddik adingabeen zentroetako egoiliarra eta hezitzailea izan da. Errealitate hori modu gordinean ezagutzen du. Pertsona horiei laguntza eskaini nahi die Aradulceren bitartez. Are gehiago, egitasmoaren bitartez gizartean modu positiboan eragin nahi du, barneratuta dauden pertzepzio okerrak iraulita".