EEF-Zigiluak

Breadcrumb

EEF-Ikastegiak - Zenbakiak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Bidezko merkataritza eta finantza etikoak: bere inpaktu eraldatzailearen errealitatea hurbilduz

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/16

Joan den urriaren 3an Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean BIDEZKO MERKATARITZA ETA FINANTZA ETIKOAK: BERE ERAGIN ERALDATZAILEAREN ERREALITATEA HURBILDUZ hitzaldia eman zen.

Ekimen hau gure Fakultatearekin lotura duten bi eragilek bultzatu dute, Mugarik Gabeko Ekonomilariek eta Finantza Etikoak Fundazioak, laister irikiko den Ekonomia Sozial eta Solidarioko Gelaren esparruan, REAS Ekonomia Sozial eta Solidarioko Sarearekin lankidetzan.


Maquita Fundazioaren eskutik egin zen hitzaldia (Ekuadorko familia zaurgarrien bizi-kalitatea hobetzeko elkartasunean, ekoizpen iraunkorrean, bidezko merkataritzan eta kontsumo arduratsuan lan egiten duen ekonomia sozial eta solidarioaren erakundea). Fátima Cruz eta José Erazo ditugu, hurrenez hurren Napo eta Pichincha probintzietako kudeatzaileak (Maquita Ekuadorko 24 probintzietatik 18tan dago). Bidezko Merkataritzak bere komunitateetan duen eragin eraldatzaileari buruz, Finantza Etikoekiko lotura estuari buruz eta gure kontsumo-erabakien garrantziari buruz hitz egin ziguten.

Eskerrik asko, Fatima eta Jose, zuen esperientzia gure ikasleekin partekatzeagatik.


EHU - Ekitaldien egutegia

Ekitaldi orokorrak

Urria 2024
a a a o o l i
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031

Datozenak

EEF-Zigiluak