Breadcrumb

GARAPEN IRAUNKORRAREN ETA EKONOMIA ZIRKULARRAREN IKUSPEGIA GRADU AMAIERAKO LANEN (GrAL) eta MASTER AMAIERAKO LANEN (MAL) SARIA

Garapen iraunkorra eta ekonomia zirkularra kudeatzeko unibertsitate-enpresa ikasgelaren sariaren II. edizioa

Garapen iraunkorraren eta ekonomia zirkularraren ikuspegia gradu amaierako lanen (GRAL) eta master amaierako lanen (MAL) sariaren II. deialdia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko – Gipuzkoako Atala- Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularraren kudeaketarako gelak antolatua. – 2022/2023 ikasturtea-

Gipuzkoako Foru Aldundiak –GFA-Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2019-2030 Plan Integrala (GHKPO 2019-2030) onartu du. Plan horrek ekonomia zirkularraren printzipioak bere egiten ditu, eta ezartzen du beharrezkoa dela neurri gehigarriak hartzea ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruz, produktuen bizi-ziklo osoari begira, baliabideak gorde eta zirkulua itxi ahal izateko.

UPV/EHUk, 2018-2021 Plan Estrategikoaren III. ardatzean, gizartearekin duen harremanean funtsezko helburu gisa ezartzen du unibertsitatea garapen iraunkorra, gizarteratzea eta konpromiso soziala sustatuko dituen erakunde bihurtzea, unibertsitate-kolektiboen (AZL, PDI eta ikasleen) arteko lankidetza sustatuz Garapen Iraunkorraren inguruan; Unibertsitatearen eta Gizarte Eragileen arteko baterako lana sustatuz, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lotutako erronken inguruko ikaskuntza-komunitate zabalduen bidez; eta premia espezifikoak dituzten kolektiboei (errefuxiatuak, kalteberatasun sozial, ekonomiko eta kulturaleko egoeran dauden kolektiboak, etab.) laguntzeko programak eta deialdiak indartuz.

Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeatzeko Unibertsitate-Enpresa Gelaren Sarien I. edizio hau GFAren eta UPV/EHUren helburu horien barruan kokatzen da, eta sari horiek jendaurrean emateak aukera emango du UPV/EHUk 2021/22 ikasturtean lurraldeko enpresa eta erakundeentzat eta euskal gizarte osoarentzat egindako ekintzak ikusarazteko.

1.- DEIALDIAREN HELBURUA

Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeatzeko Gelak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoako Atala) 2022/23 ikasturtean egin diren Gradu Amaierako Lan edo Master Amaierako Lan onenari Sariaren 2. ediziorako deialdia egin du. Sari bat emango da, 1.000 euro, baldin eta ebaluazio batzordeak saria bi lan onenen artean banatzea erabakitzen ez badu.

Saria finkoa, pertsonala eta besterenezina izango da. Ebaluazio-batzordeak uste badu lanek ez dutela behar besteko kalitaterik, saria eman gabe utzi ahal izango da.

2.- ZUZKIDURA

Gehienez 1.000 euro emango dira. Saria banatzeko ekitaldian, ohorezko aipamen bat emango zaio sarituari, horretarako emandako diploma baten bidez.

3.- IZANGAIEN BETEKIZUNAK

Aurkeztutako lanek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan – GADE- matrikulatutako ikasleek egin beharko dituzte, 2022-23 ikasturtean. Baita Ekonomia Sozial eta Solidarioa Masterrean matrikulatutako ikasleak eta Kirolaren Kudeaketa Berezko Tituluan matrikulatutakoak ere.

b. Gipuzkoako Campusean 2022/23 ikasturtean EAZ+Zuzenbidea Gradu Bikoitzean matrikulatutako ikasleek ere jaso ahal izango dute saria.

c. Gradu nahiz Master amaierako lanak 2022/23 ikasturtean defendatuak izango dira, eta gutxienez 10 puntutik 7,5ekin kalifikatuta egon beharko dute.

d. Gradu nahiz Master amaierako lanak argitaragabeak izan beharko dira eta euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzan aurkeztu ahal izango dira.

e. Ezinbestekoa da Gradu nahiz Master amaierako lanek iraunkortasunaren eta/edo ekonomia zirkularraren ikuspegia jasotzea.

4.- ESKABIDEAK AURKEZTEA

4.1. Aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen den egunean hasi eta 2023ko urriaren 27an amaituko da.

4.2. Aurkezteko modua: Lanak bide telematikoz aurkeztuko dira Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen webgunean 

4.3. Aurkeztu beharreko dokumentuak;

Eskabide telematikorako inprimakia, ondorengo estekan klikatuz.

TFG/TFM, pdf formatuan (egiletza-datuak identifikatu gabe).

TFG/TFM, pdf formatuan, lanaren egilearen eta tutorearen datu pertsonalekin (izen-abizenak).

Aurkeztutako TFG/TFMren laburpen laburra, lanean iraunkortasuna edo ekonomia zirkularra kontuan hartzea bereziki aipatuz (gehienez 500 hitz).

Eskabideak kudeatzeko orduan, ez dira kontuan hartuko atal honetan aipatutako dokumenturen bat falta duten hautagaiak. Isilpeko lanen kasuan, egoera hori adieraziko da, dagozkion neurriak hartzeko.

5.- ARGITARATZEA ETA ZABALTZEA

Sariarekin zerikusia duten izapide guztiak, sarituaren izena eta saria emateko ekitaldiko argazkiak barne, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Sailaren webgunean argitaratuko dira: https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/ekonomia-zirkularraren-unibertsitate-enpresa-gela-donostia-sansebastian Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) eta UPV/EHUk egokitzat jotzen dituzten beste bitarteko batzuen bidez ere zabaldu ahal izango dira.

6.- BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Lanak balioztatzeko irizpideak honako hauek izango dira:

1. Lanean lortutako kalifikazioa.

2. Proposamenaren kalitatea.

3. Metodologia, proiektuaren diseinua eta ezarritako helburuak egokitzea.

4. Ekarpenen eragin potentziala, aplikazioa eta interes soziala.

5. Iraunkortasunarekiko eta ekonomia zirkularrarekiko lotura.

6. Originaltasun-maila.

7.- HAUTAKETA BATZORDEA

Proposamenak ebaluatuko dituen batzordea Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeaketarako Gelako Jarraipen Batzordeko kideek osatuko dute, eta aurkeztutako lan kopuruaren arabera, dagokion arloko adituek.

8.- OINARRIAK ONARTZEA

Deialdian parte hartzeko, oinarri guztiak onartu behar dira.

9.- BEHIN-BEHINEKO EBAZPENA

Saria ematen duen organoa Gipuzkoako Ataleko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Iraunkortasuna eta Ekonomia Zirkularra Kudeaketarako Gela da. Emandako saria UPV/EHUren https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/ekonomia-zirkularraren-unibertsitate-enpresa-gela-donostia-sansebastian webgunean argitaratuko da, 2023ko azaroaren 20an. Erreklamazio epea irekiko da, 10 egunetakoa, 2023ko abenduaren 4a arte.

10.- BEHIN-BETIKO EBAZPENA

Behin-betiko ebazpena eta emandako saria UPV/EHUren https://www.ehu.eus/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/ekonomia-zirkularraren-unibertsitate-enpresa-gela-donostia-sansebastian webgunean argitaratuko da, 2023ko azaroaren 27an.