Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sarriko: 2022-2023 ikasturtean graduatutako ikasleei diplomak emateko ekitaldia

Irudia

DIPLOMA-BANAKETA DEIALDIA - 2022-2023 IKASTURTEKO PROMOZIOA

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) diploma-banaketa ekitaldia antolatu du 2022-2023 promozioko ikasle graduatuentzat.

Ekitaldi honetan diplomal banatuko dira eta bereziki omenduko dira aparteko saria jaso duten ikasleak eta bikaintasun-aipamena lortu dutenak.

Tokia, eguna eta programa

Fakultateko 64. promozioko diplomak banaketa ekitaldia 2024ko apirilaren 23an izango da Sarrikon, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian, 18:00etan, eta honako programa honen arabera garatuko da:

  1. Dekanoaren ongietorria
  2. Promozioko amabitxiaren esku-hartzea
  3. Diploma-banaketa
  4. Autoritateen diskurtsoa
  5. Ekitaldiari amaieran Gaudeamus Igitur abestuko da

Graduazio-ekitaldia. 2024ko apirilaren 23a, asteartea.

Joan den ikasturtean egin zen bezala eta bere harrera onak babestuta, zeremonia Fakultatean egingo da.

2022-2023 promozioko ikasle graduatuak Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian egongo dira (kokapena), eta haiekin doazenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute zeremonia, ikasleek beren karrera akademikoa garatu duten geletatik.

Ondoren, diplomak emateko ekitaldia amaitu ondoren, bertaratutako pertsona guztiek ospakizunerako topaketa atsegin bat izango dute ikastetxean.

Diploma-banaketa ekitaldiko eguna: Informazio garrantzitsua

Zeremonia egunean UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egon behar duzue, Areto Nagusian, Sarrikon, 15:30ean, taldeko argazkia eta entsegu orokorra egiteko.

Entsegua

Zeremonia harmoniatsua egiteko, eserlekuen esleipena entseatuko dugu. Zuen kokapenaren arabera, azalduko dizuegu nondik sartu oholtzara, bakarka edo taldean, eta mahaiko zein kiderengandik jasoko dizuen diploma.

Gonbidapenak

Bi laguntzaile gonbidatu ekartzeko aukera duzu. 17:30ean sartuko dira geletara.

Diplomak

Dagokizun Diploma konfiguratu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Diploma emate-ekitaldira joaten direnei bakarrik emango zaie.

Izena emateko baldintzak eta epea

Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:

  1. Gradua amaituta izatea 2022-2023 ikasturteko edozein deialditan
  2. Izena emateko inprimakia betetzea
Epea: 2024ko urtarrilaren 24tik (goizeko 9:00etatik aurrera) martxoaren 8ra

Izena emateko formularioa

FORMULARIO HAU BERRESTEAK KONPROMISO IZAERA DU.

Kontaktua

Gaia: Diplomak emateko ekitaldia