Donostia-San Sebastián 2024 EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

2024 EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

UPV/EHUko Gipuzkoa Ataleko EKONOMIA ETA ENPRESA FAKULTATEAREN EKIN-UP ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA

1. LEHIAKETAREN XEDEA

"EKIN-UP" Enpresa Ideien Lehiaketa Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Fakultatea aurrerantzean) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko (EAZ aurrerantzean) ikasleen sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea garatzeko ekintzen esparruan kokatzen da.

Lehiaketak helburutzat du ekintzailetza sustatzea, eta horretarako, ikasleak eta tituludunak beren ezaguerak, gaitasunak eta esperientzia enpresa ekimenak eta negozio berriak martxan jartzeko erabiltzera animatuko dira.

Bestalde, lehiaketaren bitartez kultura ekintzailea sortuz joan nahi da, unibertsitateko eragileen arteko lankidetzatik abiatuta balioa duten proiektu berritzaileak modu iraunkorrean sortzeko baldintzak ahalbidetzeko.


2. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute negozio ideiarik duten pertsonek edo pertsona taldeek:

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultateko edozein ataleko ikasleek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean, beti ere Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean matrikulatuta badago gutxienez horietako bat.
  • Gipuzkoako Campuseko ikasleek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean, beti ere Gipuzkoako Campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean matrikulatuta badago gutxienez horietako bat.
  • 2021/22 eta 2022/23 ikasturteetan EAZ Gradua Gipuzkoako Ataleko Fakultatean lortutako ikasle tituludunek, banaka edo gehienez hiru kideko taldean.

Talde bakoitzak edota bakarka diharduen pertsona bakoitzak negozio ideia bakarra aurkeztu ahal izango du.

Hauexek izango dira lehiaketatik kanporatzeko arrazoiak:

  • Dokumentazio guztia ez aurkeztea, aurkeztutakoa egokia ez izatea edo epez kanpo aurkeztea.
  • Oinarrietako klausularen bat ez betetzea.
  • Datu edo informazio faltsua ematea.
  • Aurkeztutako lana originala ez izatea.
  • Epaimahaiaren erabakia baldintzatzen ahalegintzea, edozein bide delarik.


3. NEGOZIO IDEIAREN AURKEZPENA ETA EPEAK

Negozio ideia proiektu batean islatuko da, eta proiektu horretako ekintzaileak edo talde ekintzaileak negozio ideiaren xede den alorrean dituen gaitasunak argudiatuko ditu.

  • Izen-ematea: Otsailaren 29tik martxoaren 11ra izen-ematea formalizatu behar da honako datuak behar bezala beteta (proiektuaren izena, lehiakide edo taldearen datuak (izena, kide bakoitzaren NAN-a, telefonoa, posta elektroniko helbidea). Horretarako ondorengo formularioa bete beharko da.
  • Ekintzailetzari buruzko jardunaldi edo formakuntza saio batetan parte hartu. Gipuzkoako Errektoreordetzak eta Donostia Sustapenak antolatutako tailerraren helburua espiritu ekintzailea sustatzea eta enpresa berritzaileak sortzen laguntzea da.

Tailerra, Martxoaren 15ean, 9:30 h.tik 13:30 h.ra (Donostia Sustapeneko egoitzan)

Donostia Sustapena | Fomento San Sebastián

Camino Kalea, 2, 20004 Donostia, Gipuzkoa

https://maps.app.goo.gl/QCFAXxdQgJJq3vJK6

  • Lana entregatzea: 2024ko maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu beharko da web bidezko formularioaren bitartez.

Honako informazio hau erantsi beharko da:

a) Lehiaketaren oinarriak onartzen direla adierazteko aitorpena,

b) Proiektuari dagokion txostena (gehienez 10 orri)

Orientagarri modura, honako atalak jaso beharko lituzke aipatu txostenak:

  • Proiektuaren izena (egileak identifikatu gabe).
  • Ekintzailearen gaitasunak.
  • Merkaturatu nahi den produktuak edo zerbitzuak zein beharri erantzuten dion.
  • Produktua edo zerbitzua berritzaile edo baliotsu egiten duten ezaugarriak.

 4. BALORAZIO IRIZPIDEAK

Negozio ideiak baloratzerakoan, aintzat hartuko dira:

- Talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dituen gaitasunak (30 puntu).
- Ideiaren originaltasuna eta berrikuntza maila (30 puntu).
- Negozioaren potentziala, garapen maila eta bideragarritasuna (30 puntu).
- Proiektuan erabil daitezkeen baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta gizarte erantzukizuna (10 puntu).

 

5. ESKARIAK EBAZTEKO PROZEDURA

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Ataleko Dekanorde Koordinatzaileak ebatziko du lehiaketa hau, aurkeztutako negozio ideiak baloratzeko osatutako epaimahaiak proposatuta. Ebazpenaren berri emateko, izen-emate garaian jasotako posta-elektroniko helbidea erabiliko da.(Ebazpenaren berri sari banaketa egunean bertan emango da.

Epaimahaia honakoek osatuko dute:

- Zuzendaritza taldeko ordezkaria, Fakultateko ataleko Dekanorde koordinatzaileak izendatuko du.

- ENTREPRENARI programako ordezkaria.

- Ikastegiko irakasle bat

 

6. SARIAK

Saririk eskuratu ahal izateko, 100 puntutatik, gutxien dela, 60 puntu lortu beharko dira.

50 puntutik gorako puntuazioa duten lehiakideei 25 lan ordu ziurtatzen dituen ziurtagiri bat emango zaie. Ziurtagiri hori kultur jarduerengatik kredituak aitortzeko erabili ahal izango da.

Sarira aurkezteak ez du esan nahi ideia enpresa bihurtzeko konpromisoa hartzen denik –nahiz eta positiboki baloratuko den alderdi hori.

Sari banaketa ekainaren 12ko astean zehar egingo da.

Honako bi sari hauek emango dira:

• Lehen saria: talde irabazlearentzat 300 euroko BONO SARIA.

• Bigarren saria: talde irabazleordearentzat 50 euroko BONO SARIA.

Sari banaketa ekainaren 17an izango da.

Gainera, UPV/EHUk, ENTREPRENARI programaren bitartez konpromisoa hartzen du lehiaketara honetara aurkeztutako ideiak enpresa bihurtzeko erabakia hartzen duten parte hartzaile guztiei dohaineko prestakuntza emateko, enpresa plana garatzeko behar diren ezaguerak berreskura ditzaten.

Zentzu honetan, aipatutako prestakuntza amaitzean, ENTREPRENARI programak enpresa berritzaile berriak zabaltzeko bere laguntza programan ezarritako irizpideak betetzen dituzten proiektuak barne hartzeko aukera baloratuko du.

Era berean, Fakultatean bertan COWORKING gela bat utziko da izena-eman duten pertsonek erabiltzeko proiektuaren garapenean.

 

7. PARTEHARTZAILEEN BETEBEHARRAK

  • Lehiaketaren oinarriak onartzea eta eskaria epearen barruan egitea.
  • Ekintzailetzari buruzko jardunaldi edo prestakuntza tailer batetan parte hartzea (Ziurtagiria eskatuko da)
  • Negozio ideia aurkeztea adierazitako moduan.

8. KONFIDENTZIALTASUN HITZARMENA

Aurkeztutako proiektuen pribatutasunari eusteari dagokionez, lehiaketako epaimahaiak eta proiektuen berri jakingo duten pertsonek honako era honetara tratatu beharko dute lehiakideek emaniko informazioa:

Proiektuaren titulua emango da argitara, lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako dokumentuan aurkezten den bezala.

Emandako informazioa proiektuen balioztatzeko baliatuko da, ez beste edozein gauzatarako.

Edozein kasutan, aurkeztutako informazioa ez zaie inola ere transmititu edo jakinaraziko erakunde publiko edo pribatutako kideei, egileen baimen eta adostasunik ez bada.

Lehiakideek emaniko informaziotik abiatuta sortutako edozein dokumentu erabateko pribatutasun printzipioarekin bat etorrita mantenduko da.
Lehiaketa garatu bitartean, bai eta gerora ere, proiektuaren tituluak eta egileek onartuko lituzketen datuak jakinaraziko dira, proiektuon behar besteko nabaritasuna lortzeko beharrezko direlarik.

 

9. ZIURTAPENA

Proiektu irabazleen pertsona titularrak/ek ataleko Dekanorde Koordinatzaileak emaniko ziurtagiri bat lortuko du/te, irabazle izaera eta sariaren esleipena ziurtatuko dituena.

10. ZABALKUNDEA

Honako deialdi hau Ikastegiko web webgunean argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez ere igorriko zaie ikasle guztiei, baita 2021/22 eta 2022/23 ikasturteetako tituludunei ere.

 11. ERREKURTSOA

Erabaki honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, guztia 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenaren 123 eta 124 artikuluetan zehaztutakoaren babesean.

Gorago esandakoa gorabehera, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Berraztertzeko errekurtsoa jarri bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri lehenengoaren berariazko ebazpenik edo presuntziozkorik hartu bitartean.

Aurkeztu beharreko Memoriaren Gida