Ikasleak

Ikasleak prestakuntza duala 2023-24 eta 2024-25

GIDA AZKARRA

Prozesua Dokumentazioa

Informazio bilera

Irailak 27, 8.30tan

Ekitaldi aretoan

 

 

  • Aurkezpena

Eskaera 

Epea: 2024ko irailaren 27etik urrriaren 17era.

Prozedura: Eskaera GAUR bidez egingo da, ezkerretan agertzen diren jarraibideak betez.

Onartuen zerrenda bat argitaratuko da. Kanpoan gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da, kanporatzearen arrazoia adieraziz. Kanpoan gelditu direnek 7 egun baliodun izango dituzte falta zaien eta oker dagoen dokumentazioa aurkezteko. Epe hori pasatu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da onartu eta kanporatuekin.

 

Hautaketa prozesua

Epeak:

• Fakultateko aurrehautaketa: 2024ko urri-azaroa.
• Fakultateko hautaketa: 2024ko azaro-abendua.
• Enpresaren hautaketa: 2024ko abendua- 2025ko urtarrila.

Fakultatearen aurrehautaketa fasean hau baloratuko da (gehienez ere, 100 puntu):
 

• Eskaera egindako unean onartutako kredituen kopurua >=96 ECTS.
• EAZ tituluaren ikasketa espedientean eskuratutako batez besteko nota (gehinez 60 puntu).
• Curriculum Vitae eta Motibazio gutuna; agiri horretan ibilbide hori egin nahi izatearen arrazoiak adieraziko dira (gehienez 40 puntu).
 

Aurrehautaketa fasean 60 puntu gainditzen dituzten hautagaiak hautaketa prozesuaren hurrengo fasera igaroko dira.
 

Bigarren fase honetan, elkarrizketa pertsonalak egingo dira: hautagaien ezaugarri pertsonalak prestakuntza dualaren ibilbidera egokitzen diren ala ez baloratuko da (erantzukizuna, talde lana, ikasteko interesa, laguntasuna, proaktibitatea, autonomia...). Beste hautaketa proba batzuk egin ahal izango dira (aldez aurretik iragarriko dira).
 

Azken fasean, enpresak hautagaia onartuko du.
 

Matrikula

Hasieran, nahitaezko irakasgaietan eta ibilbide duala egingo ez balu egingo lituzkeen hautazkoetan matrikulatzeko aldi ofizialean matrikulatuko da 3. mailako ikaslea.

Urrian, eskaera egin beharko du, arestian aipatutako prozedurari jarraituz.

2025ko urtarrilean, ikaslea ibilbide duala egiteko aukeratua izan denean, matrikula aldatuko da Idazkaritzan.

Hautatua izan ez den ikasleak matrikula egiteko aldi ofizialen matrikulatutako irakasgaiak egingo ditu.

  • Matrikula aldaketa eskatzeko eskaera orria (idazkaritzan eskuragai)

Prestakuntza dualeko hitzarmena

Hautatutako ikasleek, txandakatzeko jarduera hasi baino lehen, Dual Hitzarmena sinatu eta entregatu beharko dute ikastegian. Hitzarmen horretan adieraziko dute informazioa jaso dutela "Prestakuntza duala: unibertsitatea-enpresa" ibilbidearen ezaugarriei buruz. Halaber, konpromisoa adieraziko dute ezarritako egutegia, jardunaldia eta ordutegia betetzeko, enpresako barne arauak betetzeko eta eskola egunetan ikastegira joateko. Nolanahi ere, irakaskuntza jardueraren ohiko garapena eragozten duen edozein baldintza jakinarazi eta justifikatu beharko da.

Ebaluazio sistema

Txandakatzearen bitartez, ikasleek beren lan profesionala gara dezaketen erakundeekin harreman zuzena izatea lortu nahi da, eta etorkizun profesionalean oso erabilgarria izango zaien esperientzia eskuratzea.

Ibilbide honetan, ikasleek ezagutza akademikoak arlo profesionalean aplikatuko dituzte.

Gainera, ezagutza eta teknika berrien ikaskuntza autonomoa landuko da, benetako egoeretara aplikatzeko.

Ebaluazioa egiteko, ikasleak enpresan eginiko egonaldiaren jarraipena egin beharko dute tutore akademikoak eta enpresako begiraleak, eta ebaluazioa haiek egindako txostenetan eta ikasleak eginiko memorian oinarrituko da.

Ikasleak, gainera, memoria bat aurkeztu eta defendatu beharko du egonaldi bakoitzean.

I. egonaldia

 

Urtarrila/otsaila – ekaina: 16 ordu/astean.

1. aukera: 2 egun enpresan lanaldi osoan/3 egun unibertsitatean.
2. aukera: 4 egun enpresan lanaldi erdian/3 egun unibertsitatean.

Ekaina: I. Memoriaren entrega eta defentsa

Aukeran, alderdiek interesa badute, ordu gehiago egin daitezke uztailean eta abuztuan.

II. egonaldia

Iraila – abendua: 16h/aste

1. aukera: 2 egun enpresan lanaldi osoan / 3 egun unibertsitatean

2. aukera:4 egun enpresan lanaldi erdian / 3 egun unibertsitatean

III. egonaldia

Urtarrila/otsaila – apirila: lanaldi osoa (guztira 375 ordu)

 

GRAL

300 ordu

Maiatza-ekaina/uztaila