Matrikula online egingo da , UPV/EHUko aplikazio informatikoaren bidez.
- Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
- Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
- Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
- Ordutegia mugatua da. Errespetatu egin behar duzu jakinaraziko zaizun ordutegia.
- Matrikula egiteko, aurreinskripziorako (SARBIDEA) erabili duzun erabiltzaile eta pasahitz bera erabili beharko duzu.
- Matrikula egin aurretik, aurrerago dauden tutoretza-bideoak ikustea gomendatzen da.
Ikasle berriek matrikula online egiteko eskuliburua
Automatrikula online egiteko Fakultatera bazatoz, jo dezakezu 2.8 gelara (bigarren solairua), esleitu zaizun orduan eta egunean dokumentazioa USB batean eramanez.
|
Beharrezko dokumentuak:
Matrikula egiterakoan dokumentazioa erantsi behar duzu. Horretarako, disko gogorrean, USB batean edo Hodeian eduki beharko duzu eskuragarri.
Orokorra:
- Matrikula prozesuan adierazi beharreko datu ekonomiko eta estatistikoak.
- Argazkia (karnet tamainakoa), .jpg formatuan, beharrezkoa ikasle txartela egiteko.
- NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria
- Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
- Ohorezko matrikula batxilergoan
- Familia ugaria
- Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
- Terrorismoaren biktimak eta senideak
- Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
- Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
- Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi bazara, aukera duzu UPV/EHUri baimena emateko familia ugariei edo ikaslearen desgaitasunari buruzko zure datuak kontsultatzeko.
Matrikula egitean egoera hori egiaztatu ezin bada edo beste erkidego batean bizi bazara bakarrik aurkeztu beharko duzu dagokion dokumentazioa.
|
- Ordainketa helbideratzeko inprimakia (matrikularen ordainketa helbideratuz gero)
- Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
Unibertsitatera sartzeko proba edo parekoa egin duten ikasleek aurkeztu beharreko agiri espezifikoak:
- Unibertsitatera sartzeko proba edo parekoa egin duten ikasleek aurkeztu beharreko agiri espezifikoak.
Lanbide Heziketako ikasleek, atzerriko ikasketetakoek eta titulazioa daukaten ikasleek aurkeztu beharreko agiri espezifikoak:
- Kasuan kasuko titulaziora sartzeko bidea ematen duen tituluaren agiria edo UHUNek emandako ziurtagiria (atzerriko ikasketak).
- Onarpen nota hobetzeko gai espezifikoen kalifikazioa alegatzen dutenek, probetako edo pareko ebaluazioko kalifikazioak jasotzen dituen txartelaren fotokopia erkatua edo EKSduna, edo fotokopia eta jatorrizkoa. Proba horiek UPV/EHUn egin dituztenek ez dute halakorik aurkeztu behar.
|
Matrikula motak:
1.- Matrikula baldintzatua: ikasleak matrikula baldintzatua egin ahal izango du BALDIN ETA UPV/EHU ez den estatuko beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera eginda badu eta oraindik erantzunik jaso ez badu. Horretarako nahitaez aurkeztu beharko du beste unibertsitate publiko batean onartua izateko eskaera egin duela egiaztatzen duen agiria.
2024ko irailaren 13a baino lehen ikaslea ez bada behin betiko matrikula egitera joan, UPV/EHUk, ofizioz, baliogabetu egingo du matrikula, eta ikasleak galdu egingo du gordeta zeukan plaza. Hori horrela egingo da behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.
Bideo tutoriala matrikula baldintzatuta
2.- Behin betiko matrikula: gainerako kasuetan.
Bideo tutoriala behin betiko matrikula
Bideo tutoriala aukera hobe batean onartua izatea (matrikulatuta dauden baina aukera hobe batean onartu zaizkien ikasleentzat)
|
Bekak:
Sistemak galdetuko dizu beka eskatu duzun edo eskatuko duzun.
Erantzuna baiezkoa bada, honako hau hartu behar duzu kontuan:
- MEC beka eskatzen baduzu, zure ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoelako, nahitaez bete beharko duzu Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean aurkituko duzu eskaria egiteko eredua.
- Eusko Jaurlaritzaren beka eskatzen baduzu, administrazio egoitza Euskal Herrian izateagatik, sartu beharko duzu Eusko Jaurlaritzaren deialdiaren web-orrian erregistratzeko eta eskaria betetzeko. Orri honetan, era berean, informazio gehiago ere eskuratu ahal izango duzu.
- Beka ebatzi arte, beken deialdiak estaltzen ez dituen kontzeptuengatik bakarrik ordainduko da.
- Beka ematen ez badizute epe bakar batean ordainduko duzu matrikularen zenbateko osoa.
Titulu ofizialak lortzeko bekak
|
Tasak:
- Matrikula arrunta izango da lehenetsita.
- Prezio publikoen aginduan argitaratutako (familia ugaria, elbarritasuna, etab.) murrizteko edo salbuesteko eskubidea dakarren baldintzaren bat baduzu, dagokion justifikazio-dokumentua igo beharko duzu dokumentazio-pantailan (matrikula-prozesuko azken pantaila, ordaindu aurretik). Ikastetxeko idazkaritzak egiaztatu ondoren, dagokion deskontua edo salbuespena aplikatuko dizugu.
- Dohaintza bat egin nahi baduzu, aukeratu Garapenerako Lankidetza (Gradua). Kontuan izan matrikularen zenbatekoa % 0,07 igoko dela. Bestela, aukeratu bat ere ez.
Ordaintzeko moduak:
- Bankuan helbideratuta, ikasleak Unibertsitateari adierazitako kontuaren bidez. Inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta igo beharko duzu.
- Ordainagiriarekin KUTXABANKen edozein sukurtsaletan.
- Banku txartelaren bidez, ikaslearen ikastegiko idazkaritzan, GAURen bitartez, "egin gabe dauden ordainketen kudeaketa" atala aukeratuz edo "Euskal Administrazioaren ordainketa pasabidea" bidez.
Ordaintzeko epeak:
- Lehenengo epea: matrikula egiterakoan
- Bigarren epea: abenduaren 2an
Prezioak
|
Hizkuntza aukeratzea eta taldearen esleipena:
- Automatrikula egiterakoan, irakaskuntza zein hizkuntzatan jaso nahi duzun aukeratu beharko duzu (euskara/gaztelania).
- Taldea esleitzeko irizpidea alfabetikoa da.
- Uztailean, automatrikula egin aurretik, 2024/25 ikasturteko ordutegiak argitaratuko dira.
- Taldeen esleipena behin-behinekoa izango da, eta behin betiko esleipena ikasturtea hasi baino lehen jakinaraziko da Fakultatearen webgunean.
- Izapide administratiboen egutegian kontsultatu ditzakezu talde-aldaketa eskatzeko irizpideak eta epea.
|
Matrikulatu beharreko irakasgaiak:
- Lehen mailako irakasgai guztiak matrikulatu beharko dituzu.
- Iraupen Araudiaren 6. artikuluak arautzen dituen egoeraren batean bazaude, arduraldi partziala eskatu ahal izango duzu.
- Eskabidea irailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko duzu.
|
Matrikularen gordekina:
- Matrikula amaitutakoan, irakurri arretaz matrikularen gordekina, eta bertan matrikularen laburpena, erabiltzailearen informazioa eta esleitutako posta korporatiboa agertuko dira, baita zenbait gomendio ere.
- Gorde dokumentua USB batean edo hodeian.
|
Lehen mailako ikaslentzako harrera jardunaldia |
2024ko irailaren 6an
|
Euskara taldeak: 09:30etan
Gaztelania taldeak: 11:00etan |