Bulegoko Cicerone (Sarriko)
Fakultatearen Sarrikoko ikastegiko ikasleek BULEGOKO CICERONE har dezakete parte. Sarrikoko Mugikortasun Programen Bulegoan egingo den programa da.
Baldintzak
- 2024ko irailaren 2tik 27ra.
- Ordutegia:
- Irailaren 2tik 6ra, egunean 2 ordu ordutegi malguan.
- Irailaren 9tik 13ra, 11:00etatik 14:30era
- Irailaren 16tik 27ra, 12:30etik 14:30era
- Nahitaez bete beharreko baldintza: B2 edo goragoko ingeles titulua izatea.
- Aurreko deialdietan Buddy edo Cicerone ikaslea izana baloratuko da, eta lehentasuna izango dute goragoko mailetako ikasleek.
- “Cicerone” ikasleak hau lortuko du:
- 3 hautazko kreditu boluntariotza edo lankidetza jarduerengatik.
- 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
- 150 € ehudendako bonu batean.
Aukerako 3 kreditu eta 0,5 puntu Erasmus eta/edo Latinoamerikako unibertsitateak esleitzeko batez besteko notari.
Eginkizunak
- Aurrez aurreko jarduera da, batez ere, eta Sarrikoko Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren jardueran laguntzeko.
- Atzerriko ikasleei laguntzea posta elektronikoaz eta Nazioarteko Harremanetako Bulegoan.
- Atzerriko ikasleekin egiten diren informazio bileretara joatea.
- Atzerriko ikasleei laguntzea irakasgaiak aukeratzen eta erakustea nola funtzionatzen duten aplikazio informatikoek (Gaur eta eGela).