Buddy-Cicerone programak
Programa horien helburua da mugikortasun programetan (Erasmus, Latinoamerika...) parte hartzen duten beste herrialdeetako ikasleei laguntzea fakultateko unibertsitate bizitzan eta bizitza akademikoan integratzen.
Ekimen horri esker, aurrerago trukea egin nahi duten fakultateko ikasleek joan nahi duten unibertsitateko ikasleak ezagut ditzakete, eta aurreragoko egonaldirako lagungarria izan dakioke. Baliteke atzerriko unibertsitateko hizkuntzan ere praktikatzea eta bertako kulturari eta bizitzari buruz zerbait ikastea.
Programan parte hartzeagatik hautazko kreditu lortuko da eta, gainera, kontuan hartuko da hurrengo ikasturtean fakultateak Erasmuseko edo Latinoamerikako mugikortasun programen deialdian eskainitako unibertsitateetako plazetarako, ez kupo orokorreko plazetarako, ordea.