EEF-Buddy-Cicerone-Donostia-Gasteiz

Errektoreordetzako Buddy programa (Donostia-San Sebastian eta Gasteiz)

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak kudeatzen duen BUDDY PROGRAMAN har dezakete parte Fakultatearen Donostiako eta Gasteizko ikastegietako ikasleek.

Baldintzak:

  • 25 ordu inguruko iraupena, ordutegi malgua.
  • Europa, Asia edota Ipar Amerikako ikasleen “buddy” izateko, atzerriko hizkuntzaren bat ezagutu beharko da. Ez da hori eskatuko Hispanoamerikatik datozen ikasleekin egoteko eta laguntzeko.
  •  “Buddy” ikasleak hautazko kreditu 1 lor dezake lankidetzako jardueren bitartez eta 0,5 puntu sari gisa mugikortasun programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
  • Informazio gehiago Errektoreordetzak kudeatzen duen Buddy Programaz

 

Eginkizunak (fakultateak kudeatzen duen programakoen antzekoak):

  • Esleitutako atzerriko ikasleekin posta elektronikoz harremanetan jartzea, haiek iritsi baino lehenago, haien UPV/EHUko “buddy” gisa aurkezteko eta laguntza eskaintzeko.
  • Iritsi bezain laster (autobus geltokian edo hiriko tokiren batean) haiekin egotea, Euskadin lehen egunetan, haien galderei erantzuteko eta, oro har, laguntzeko.
  • Hiria erakutsi, ostatua bilatzen lagundu (halakorik ezean), garraio tresnez, interesguneez eta abarrez informatzea.
  • Help Centre-ra laguntzea, eta bertan emango diete informazioa  UPV/EHUk eskainitako ostatuen eta hizkuntza ikastaroen gainean (espainola edota euskara).
  • Fakultateko mugikortasun koordinatzailearengana eramatea bere burua aurkeztera.
  • Fakultateko Mugikortasun Bulegoak antolatzen duen atzerritar ikasleei ongietorria emateko bilerara joatea.
  • Fakultatea erakustea (biblioteka, kafetegia, ordenagailu gela, fotokopiak, kirol zerbitzua, …)

 

IZENA EMATEKO ORRIA