Bilbao-Elkano-Trantsizio bekak

Trantsizio bekak

Informazio Orokorra

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa

Ikasleentzako informazioa

Ikasle hauei zuzenduta Praktiken iraupena: 3 hilabete jarraian Informazio gehigarria
2022/23 ikasturtean  AZKEN KURTSOAN matrikulatuta daudenak (Graduko 4.)

2023ko apirila-maiatza-ekaina

2023ko maiatza-ekaina-uztaila

2023ko ekaina-uztaila-abuztua

2023ko uztaila-abuztua-iraila
  • Orduak guztira: asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
  • Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko du hiru hilabeteko aldia amaitu eta gero, eta kopuru horri dagokion atxikipen fiskala kenduko zaio.
  • Bekaren onuradunek  zeharkako gaitasunen gaineko ikastaro osagarri bat jasoko dute. Honen informazioa: trantsiziobekak@ehu.eus
  • Beka hauek GAUR/Borondatezko praktikak (Praktiges) bidez kudeatuko dira. Enpresak praktika/beka hauek eskaintzen hasten direnean abisatu egingo zaizue

Enpresentzako informazioa

UPV/EHUko Ikastegi guztietan enpresak izan dezakeen gehiengo beka kopurua, enpresak dituen langileen arabera erabakiko da:

Enpresako langile kopurua Gehienezko bekadun kopurua
3ra arte 1
4 eta 7 bitarte 2
8 eta 15 bitarte 3
16 eta 20 bitarte 4
21 eta 30 bitarte 5
31 eta 40 bitarte 6
41 eta 60 bitarte 7
61 eta 80 bitarte 8
81 eta 100 bitarte 9
100 baino gehiago 10 (gehienez)
  • Elkanon beka nahi duten enpresentzat informazio gehigarria:

Beka hauek ez dute inolako kosturik izango enpresarentzat. Unibertsitateak bekadunari dagokion kopurua ordainduko dio praktika amaitzean eta Gizarte Segurantzari kotizazio arloan dituen betebeharrak ere beteko ditu, laguntzaren erakunde ordaintzaile gisa.

Zalantzarik izatekotan: praktiges.fee-elkano@ehu.eus