Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketa Gela (Bilbao-Sarriko)
Nondik norakoa
Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketa Gela 2011n sortu zen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (antzinako Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean), Tecnalia Research & Innovation, UPV/EHU eta fakultatearen arteko hitzarmena oinarri, eta helburu dauka ikaskuntza aurreratua sustatzea eta hedatzea, eta ekonomiaren eta berrikuntzaren kudeaketaren arloko ikerketarekiko interesa piztea.
Jarduerak honako hauen bidez burutuko dira:
► Irakaskuntzaren arloko lankidetza eta ikaskuntza guneak praktiketan.
► Ekonomiaren eta berrikuntzaren kudeaketaren arloko gradu amaierako lanak, master amaierakoak eta doktorego tesiak bultzatzea, bi aldeen interesekoak.
► Ikerketa programak eta proiektuak
► Ikerketa zientifiko eta teknikorako azterketa zehatzak, fakultateko eta Tecnaliako kideekin lantalde mistoak osatuta.
► Informazio zientifiko eta teknikoa erabiltzeko elkarrekikotasuna.
► Lankidetza programak ikasketetarako, esperimentaziorako, ekintzailetza jarduerak sustatzeko eta enpresak sortzeko lanerako metodo berriak erabilita.
► Lankidetzako ikerketa guneak: gelan egiten den ikerketaren emaitzak elkarrekin argitaratzeko taldeak eta gaiak.
► Ikaskuntza tailerrak, saio irekiekin, gaietan sakontzeko, gainbegiratzeko eta trukerako.
Harremanetarako bidea
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoaren idazkaria: